The day after (erakusketa)

The Day After Maryam Jafri artistaren erakusketa da. Artistak erakusketa artikulatzen du artxiboaren eta haren dimentsio hirukoitz baten inguruan: artxiboa artista pieza gisa, artxiboa azterketa kasu gisa eta artxiboa jabego gisa.[1]

Erakusketak artxiboaren aukera ezberdinen inguruan eta honek behar desberdinei erantzuteko har ditzakeen forma eta formatoen inguruan hausnartzea proposatzen du.

Erakusketa apirilaren 15etik ekainaren 26ra bitartean izan da ikusgai.[2]

Bétonsalon arte eta ikerketa zentroak abian jarritako proiektu bat da, eta Tabakalerak koproduzitu du.

Hemen Maryam Jafriri erakusketaren inguruan egindako elkarrizketa.

  1. Artxiboa artista pieza gisa: Proiektuaren abiapuntua Independence Day 1934-1975 lana da, Maryam Jafrik 2009an hasi zuena eta oraindik abian dagoena. Afrika eta Asiako zenbait europar kolonia ohiren independentzia egunetako argazkiak biltzen dira pieza horretan, lurralde mendeko bat herrialde eta estatu bihurtzen den unea irudikatzen dutenak. Pieza hori aitzakiatzat hartuta, Bétonsalonek solasaldi bat hasi zuen Maryam Jafrirekin azterketa kasu sorta bat garatzeko, helburua izaki independentzia eta deskolonizazio prozesuek sortzen dituzten hainbat auzi eta eztabaidaren inguruan gogoeta egitea.
  2. Artxiboa azterketa kasu gisa: Azterketa kasuak artistak berak egindakoak dira, nola arte praktikarekin erlazionatutako eragileekin hala kazetari, ikertzaile, idazle, antropologo eta historiagileekin elkarlanean. Profesional horien laguntzarekin egindako ikerketa horien xedea da gaurkotasunera ekartzea Afrikako eta Asiako herrialdeen historia, baita Europako beren metropoli ohiekin izan zuten eta oraindik duten harremana ere. Historia sarritan aurkezten da gauza bakar eta unibertsala bezala, baina Maryam Jafrik aurkezten dituen artxiboak eta azterketa kasuek historia irakurri, eraiki, aztertu eta bizitzeko modu asko dituen kontakizun gisa aldarrikatzen dute.
  3. Artxiboa jabego gisa: Versus Series delakoa artxiboaren dimentsioa jabego gisa zalantzan jartzera letorke. Independentzia egunen inguruko dokumentazio grafikoa lortzeko abiatutako ikerketa eta iturburu bilaketa prozesuan, artista konturatu da irudi berberetara iritsi daitekeela bide desberdinez abiatuta. Argazki berak jatorri eta erreprodukzio eta ustiaketa eskubide anitzak izan ditzake, eta hartara zabaldu egiten da irudi baten jabegoaren eta eskubideen inguruko eztabaida, haiek herrialde baten ondare nazionala baitira.

Bisitak

Bisita esperimentalak

Bisitok erakusketei begirada esperimental ezberdinak emateko aukera eskainiko digute. Bestelako interpretazioei ateak irekitzeko asmoz, erakusketa aretoetan espero gabeko topaketak eragingo ditugu artista, zientzialari, historiagile, diseinatzaile, hezitzaile biologo, musikari eta abarren laguntzarekin. Hauek erakusketa bakoitzaren gaineko euren ikuspegi pertsonalak helaraziko dizkigute.

Bisita solasaldiak

Bi asterik behin, Maryam Jafriren The Day After erakusketan barrena egindako bisitak dira. Hauetan, erakusketaren edukiek ezagutzeko askotariko eztabaidak eta ibilbideak proposatzen dira.

Bisita formatuak ere esperimentazio eremuak dira, eta, erakusketak, diskurtso bakarraren ideiatik urruntzeko eta interpretazioak irekitzeko lekuak. Hori dela eta, erakusketaren esanahia bera berrikusteko proposamena egiten da, erakusketa aretoak behin baino gehiagotan bisitatu daitezkeen gune gisa ulertuz. Azken batean, bisita gidatuaren nozioa bera gainditzea da, guztion artean, beste zentzu bat emateko.

Jarduerak

Erreferentziak

Kanpo loturak

The Day After

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!