The Wind and the Lion (euskaraz Haizea eta Lehoia) 1975eko John Milius estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilearen abenturazko filma bat da. Sean Connery, Candice Bergen eta Brian Keith aktoreek eta John Huston zinema zuzendariak antzeztu zuten.
1904an jazotako benetan jazotako Perdicaris gertakarian oinarritua dago.
Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Jerry Goldsmith) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Harry W. Tetrick, Aaron Rochin, William McCaughey eta Roy Charman).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1904, Maroko. Afrikar herrialde hau Alemaniar Inperioa, Frantziar Inperioa eta Britainiar Inperioaren kolonialismoaren interees gunea bilakatu da. Bienbitartean, Raisuli (Sean Connery) bereber buruzagiak eta bere gizonek Tanger hirian Eden Perdicaris (Candice Bergen) estatubatuar alargun ederra eta bere bi seme-alabak bahitu ditu, haien truk diru-saria jaso asmoz. Gertakari honek nazioarteko gatazka bat sortaraziko du, honetan AEBtako Gobernua (Theodore Roosevelt (Brian Keith): 1901-1909), alemaniar gudarostea eta Marokoko Surtanerrian elkarren artean borrokan dauden alde ezberdinak ere sartuko baitira.
Aktoreak
Kanpo estekak