The Violent Men (euskaraz Gizon Bortitzak), 1955ko Rudolph Maté poloniar-hungariar-estatubatuarrak zuzendutako western film bat da. Donald Hamilton idazlearen Smoky Valley (1955, Haran Keatua) eleberrian oinarritua dago. Glenn Ford, Barbara Stanwyck, Edward G. Robinson, Dianne Foster, Brian Keith, May Wynn eta Warner Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lew Wilkinson (Edward G. Robinson) piskanaka-piskanaka haran batez jabetzea lortu duen abeltzain bat da, horretarako Martha (Barbara Stanwyck) eta Cole (Brian Keith) anaiaren laguntza izanik. Haren asmoei aurre egiten dion bakarra John Parrish (Glenn Ford) soldadu ohi unionista gaztea da. Baina Judith (Dianne Foster), Wilkinsonen alaba, Parrishez maitemindu eta haien etxetik ihes egitean Parrishen laguntza bilatuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak