The Sons of Katie Elder (euskaraz Katie Elderren Semeak) 1965eko Henry Hathaway estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western filma bat da. Talbot Jennings gidoigilearen istorio batean oinarritua dago. John Wayne, Dean Martin, Martha Hyer, Michael Anderson, Jr. eta Earl Holliman aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Texas, Clearwater herrixka. Katie Elder ehortzia den egunean, bere lau semeak diren John (John Wayne), Tom (Dean Martin), Matt (Earl Holliman) eta Bud (Michael Anderson Jr) jaioterrira itzuli dira. Hileta eta ehorzketaren ondoren lau anaiek Mary Gordonen (Martha Hyer) bisita jasoko dute, honek heuren ama abandonatu izana aurpegiratuko die.
Lau anaiek indarrak batu eta amaren arrantxoa zena aurrera ateratzen saiatuko dira, horretarako arrantxoaz jabetu den Morgan Hastings (James Gregory) herriko pistolariari aurre egin beharko diote, Eldertarren aita zenari arrantxoa poker apustu batean irabazi eta handik gutxira aita tiroz erail baitzuen.
Aktoreak
Kanpo estekak