The Sheik (euskaraz Jekea) 1921eko George Melford estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama eta amodiozko film mutu bat da. 1919ko Edith Maude Hull idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Rudolph Valentino eta Agnes Ayres aktoreek antzeztu zuten.
Sekulako arrakasta izan eta Valentino superizar bilakatzen lagun zion, batez ere emakumezko ikusleen artean, ondorioz Hollywoodeko lehenbiziko gizonezko sex symboletako bat bihurtu zen, latin loverraren errolari hasiera emanez. The Son of the Sheik (1926) jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ahmed Ben Hassan (Rudolph Valentino) jeke xarmangarria Lady Diana Mayo (Agnes Ayres) ingeles neska gazte abenturazaleaz maitemindu, bahitu eta elkarrekin Saharako basamortuan biziko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak