Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1593anMaltako Ordenako zaldunek Karlos V.a Espainiakoari harribitxidun urrezko belatze bat oparitzea erabaki zuten, harekiko leialtasuna adierazteko, monarka hark Malta uhartea eman baitzien. Urrezko belatzea itsasontziz erregearen eskuetara zihoala piratek ontzia erasotu eta urrezko belatzearen aztarna desagertu zen.
Larehun urte beranduago, AEBtakoSan Frantzisko hirian, Sam Spade (Humphrey Bogart) detektibea eta Archer (Jerome Cowan) lankideak emakume baten (Mary Astor) eskakizunean oinarritutako kasua onartu eta ikertzen hasiko dira, alegia,Floyd Thursby izeneko eskrupulurik gabeko gizon baten mende dagoen bere ahizpa topatzea, baina gauzak korapilatuz joango dira.