The Kid Who Would Be King 2019ko ekintza- eta abentura-filma da, Joe Cornishek idatzia eta zuzendua. Britainiar ekoizpena da era, Louis Ashbourne Serkis, Tom Taylor, Dean Chaumoo, Rhianna Doris, Angus Imrie, Rebecca Ferguson eta Patrick Stewart dira filmeko izarrak[1]. Artur erregearen Excalibur ezpata ospetsua aurkitu duen haur baten atzetik dabil argumentua.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Alex hamabi urteko mutikoa da, Londresko auzo batean bigarren hezkuntzako ikasketak hasi berri ditu. Bere lagunik onena (Bedders) ikasle zaharragoek jazartzen dute, eta Alexek defenditu egingo du. Zaharragoek orduan Alex jazarriko dute, eta honek eraikin zahar batean babesa bilatzen duelarik, han hormigoian sartutako ezpata misteriotsu bat aurkitu eta erauzten du.
Jarraian Alexek Bedders-i erakusten dio eta ezpataren markek Excalibur bezala identifikatzen dute, Artur erregearen ezpata. Alexek, jostari, "zaldun" izendatzen du bere lagun Bedders. Geroago ezpata benetan erabiliko beharko dute mutikoek, sorginkeria zahar batek mundua suntsi ez dezan[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak