The Devil's Rain (euskaraz Deabruaren Euria), 1975eko Robert Fuest ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. William Shatner, Tom Skerritt, Ernest Borgnine, Eddie Albert, Ida Lupino, Keenan Wynn eta John Travolta aktoreek antzeztu zuten.
Kredituetan Anton LaVey satanista ezaguna aholkulari gisa agertzen da eta kameo bat ere egin zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mexiko, bere biktimak desegiteko ahalmena duen eta Jonathan Corbis (Ernest Borgnine) buruzagiaren zuzendaritzapeko sekta Sataniko batek herrixka batean jarduten du. Sektak Preston familiari jazarpena egin eta Steve Preston (George Sawaya) aita hilko du, orduan Mark (William Shatner) semeak aita mendekatu eta sekta suntsitzen saiatuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak