The Debt (euskaraz Zorra) 2011ko John Madden ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama eta suspensezko film bat da. Assaf Bernstein israeldar gidoigilearen Ha-Hov (2007) filmaren berregokitzapena da. Helen Mirren, Sam Worthington, Jessica Chastain, Ciarán Hinds, Tom Wilkinson, Marton Csokas eta Jesper Christensen aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1965, Rachel Singer (Jessica Chastain), David Petretz (Sam Worthington) eta Stephan Gold (Marton Csokas) Mossad israeldar inteligentzia agentziako hiru kide gaztek Bigarren Mundu Gerrako Holokaustoan parte hartu zuen Dieter Vogel (Jesper Christensen), ezizenez "Birkenauko zirujaua", gerra kriminal nazi garrantzitsua non ezkutatzen den topatu berri dute, hortaz berau atzematen saiatuko dira, baina naziak ihes egingo dienez, azkenean berau hil zutelako gezurra esatea adostuko dute.
1997an, jada Mossadetik erretiratuak dauden hiru kideek (Helen Mirren, Ciarán Hinds eta Tom Wilkinson) Ukraniako eroetxe batean, agure batek "Birkenauko zirujaua" dioela jakingo dute, alegia, iraganean ihes egin zien gerra kriminal nazia. Hortaz, iraganeko harekiko duten "zorra" kitatzen saiatuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak