Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XVII. mendea. Karibea. Ingalaterrak eta Espainiak bake-akordioa sinatutakoan, Henry Morgan pirata Sir eta Jamaikako gobernadore izendatu zuten ingelesek, artean izandako bizimoduari uko eginda. James Waring (Tyrone Power) eta Tommy Blue (Thomas Mitchell) piratak lagun izango ditu; ez, ordea, Leech kapitaina (George Sanders) eta beronen kide den Wogan (Anthony Quinn). Hauek ez daukate aldatzeko inongo asmorik. Aurreko gobernadorea ere, Lord Denby (George Zucco), Morganen etsai bihurtuko da, areago Waringek haren alaba (Mauren O'Hara) bahitu ostean.