The Art of Getting By (euskaraz Paso Egiteko Artea) 2011ko Gavin Wiesen zinema zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. Bertako aktore nagusiak Freddie Highmore, Emma Roberts, Alicia Silverstone eta Rita Wilson izan ziren.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
George (Freddie Highmore) New York hiriko nerabe ezkor eta bakarti bat da, nahiz eta margolaritzarako gaitasun handia izan, ikasketez eta bere inguruko guztiaz eta guztiez paso egiten du, horregatik batxilergoa ez gainditzeko eta unibertsitatean ez sartzeko kinka larrian dago. Baina ustekabean Sally izeneko neska eder eta berezia ezagutuko du, honek mutilari gaueko festak, arte aretoak, jatetxeak eta bizi poza erakutsiko dizkio, ondorioz George Sallytaz maiteminduko da. Honela, Georgek bizitzarako duen ikuspuntua zeharo aldatuko da.
Aktoreak eta pertsonaiak
Estreinaldia
Filma 2011ko urtarrilaren 23an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Kanpo estekak