Terra sigillata

Terra sigillataz egindako ontziak.

Terra sigillata latinezko esaldia da, euskaraz "lur zigilatua" esan nahi duena eta horrela izendatu da, askotan ekoizlearen izena zigilu batez estanpatua duelako oinarrian. Erromatar zeramika gorri distiratsua izan zen, ezaugarri eskeomorfak zituena. K.a. I. mendetik k. o. III. mendera arte ekoiztu zuten eta jatorriaren arabera lau motakoa izan daiteke:

  • Italiakoa
  • Galia hegoaldekoa (La Graufesenque izan zen ekoizpen gune nagusia)
  • Hispaniakoa
  • Afrikakoa.
Zigilua ikusten da zeramika honen azpialdean. Corseul hirian aurkitua, Ateius Xanthus buztingile italiarraren zigilua du eta Bretainiako Rennesko museoan gorderik dago.

Moldetan egiten zen buztin finaz; gorrixka zen eta berniz distiratsuz estaltzen zen. Sigillata ikusgarrienak Arezzon (Italia) egiten ziren terra sigillata edo “ontzi aretinoak” dira. Mitologia irudiak, mozorroak, lore sortak eta irudi geometrikoak ziren apaingarri nagusiak. K.o. II. mendean gainbehera izan zuen, eta III. mendean desagertu zen guztiz.[1]

Ingelesez hitz egiten den eremu akademikoetan samian ware izena emetan diote sarri[2].

Arkeologoentzat oso baliagarria da hauek aztarnategi batean aurkitzea, agertu den lurrazala kronologikoki kokatzea asko errazten dutelako, eta aztarnategiak izen zituen merkataritza hartu-emanei buruko argibideak ematen dituztelako. Horren arrazoia da, Terra Sigillataren sorrera, bilakaera eta jatorrizko lantegiak ondo ezagutzen direla eta katalogoak publikatu dira ontziek garai eta ekoizpen gune ezberdinetan izan zituzten forma eta dekoraziei buruz.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) «A closer look at Samian pottery» The Vindolanda Trust 2022-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Kanpo estekak


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!