“con pensamiento diabólico, sin temor de Dios y sin mirar la pena que por ello incurría, mala y alevosamente” cometió el cobarde parricidio premeditado, porque “antes que la matase, alzó y apartó todos sus bienes a causa del pensamiento que tenía de hacer este delito”.[1]
Gasteizko alkateakheriotz zigorrara kondenatu zuen senarra, eta honek Gasteiztik ihes egin zuen Isabel I.-ren parkamenaren eske. Turkoen aurka armadan erroldatzearen truke bizia parkatu zion. Alaben tutela María Ruiz de Gauna amamaren eta Juan Sánchez de Bilbao osabaren esku geratu zen. Hiru urteren buruan, Gasteizera bueltatu zen hiltzailea eta María Ruiz de Gaunak, Isabel I.arengana jo zuen heriotza zigorra betearazi zedin, armadan erroldatu beharrean gizon bat ordaindu zuela eta hark bere izenean barkuan sartu zela frogatuz. 1483ko abenduaren 24ean hil zuten Juan.[1][2]
Bikotearen alabek, María eta Sancha Martínez de Buendía, Martín de Salinas eta Juan Alonso de Gámiz enbaxadoreen ama izan ziren, hurrenez hurren. Ilobek, Juan Martínez de Buendíarekiko senidetasuna ukatu eta bere ahizpa baten senideak zirela esaten zuten, hau da, María Martínez de Buendíaren oinordekoak zirela, izeko zutena.[1]