Teresa Matilde Revaque

Teresa Matilde Revaque
Bizitza
JaiotzaSerrada, 1897
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1940 (42/43 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakpresondegietako zaintzailea eta maisu/maistra

Teresa Matilde Revaque Garea, Matilde Revaque izenez ere ezaguna (Serrada, Valladolid 1897ko abuztuaren 17aMadril, 1940ko abuztuaren 13a), gerra zibila amaitzean fusilatutako Espainiako Bigarren Errepublikako espetxe-irakasle eta funtzionarioa izan zen.

Ibilbidea

Serradan jaio zen, Valladolideko probintzian. Familia osoa Santanderrera joan zen eta han irakasle-ikasketak egin zituen.[1] Haren neba Jesús Revaque Garea maisua, pedagogoa eta kazetaria izan zen, eta erbestera joan zen gerra zibilaren amaieran.[2] 1926an Torrelavegako nesken eskola graduatuko bitarteko zuzendari izendatu zuten.[3]

Ezker Errepublikanoko Emakumeen taldeko lehendakaria izan zen.[1]Errepublika aldarrikatu eta gutxira, Espetxeetako zuzendari nagusi izendatu zuten Victoria Kent. Bere agintaldian Espetxeen Kidegoko Emakumeen Atal Laguntzailea sortu zen. Oposizio-lehiaketa bidez egin zen, 1931ko urrian. Izangaiek 27 eta 45 urte bitarteko adina izan behar zuten. 5 lanpostu bete ziren zerbitzuburuentzat eta 29 laguntzaileentzat. Kriminologia-eskola bat sortu zen, Madrileko Kartzela Modeloan. Bertan, funtzionario berriek Jiménez de Asua legelariak zuzentzen zuen unibertsitateko irakasle talde batek emandako ikastaroa jaso zuten.[4][5]

Natilde Revaque Gareak 1931n gainditu zituen espetxeetako funtzionarioentzako oposizio horiek.[6] 5000 pezetako soldata zuen.

Bartzelonako Emakumeen Espetxeko Espetxeen Kidegoko Emakumeen Ataleko burua izan zen, eta 1933. urtean Valentziako Emakumeen Espetxeko zerbitzuburua eta gerra garaian zuzendari izan zen.[1] 1937ko udan, Ventasko emakumeen kartzelako funtzionarioen plantilla bitan banatu zen: Valentziarako ebakuazioaren ondorioz. Teresa izan zen ebakuatutakoetako bat. Alacuásko Gerrako Presoen Kanpamentua (Valentzia) eta Cehegingo (Murtzia) «Erreforma-Etxea»ko Zigor Etxea zuzendu zituen.[7]

Gerra amaitzean, 1939ko apirilaren 18an atxilotu eta Ventasko emakumeen kartzelan sartu zuten.[6]Lehenbizi Ventasen atxilotu eta giltzapetu zuten, eta gero deputatu. Purificación de la Aldea, Isabel Huelgas de Pablo eta Dolores Freixa espetxe funtzionario kartzelaratutakoekin batera espetxea antolatzen eta presoen pilaketa eta bizi-baldintza txarrak arintzen saiatu zen.[8]

Espetxeratu eta handik hilabete batzuetara, irailaren 8an, espetxeko zuzendaritzak funtzionarioen arazte-epaitegiak bidalitako kargu-agiria jaso zuen, bai eta Espetxeen Zuzendaritza Nagusiak diziplina-espedientearen eraketaren eta enplegu-etenaldiaren berri ematen zion ofizioa ere. Ventasen zeuden Carmen Trapero Calleja eta Teresa Muñoz Blanquer ere bota zituzten.

Josefina Amalia Villak kartzelan zeuden presoen egoera hobetzeko Teresak egindako ahaleginak gogoratu zituen. Fusilatua izateko deitu zutenean, atera zuen funtzionarioari gogorarazi zion kartzela-gorputzaren ikurra duintasunez eramateagatik hilgo zutela .[7] 1940ko abuztuaren 13an fusilatu zuten Madrilen.[9]Haren espedientea Lurralde Auzitegi[10] Militarreko 1. mailako artxiboetan dago - TMT1

Erreferentziak

  1. a b c «MATILDE REVAQUE GAREA, funcionaria del Ministerio de Justicia de la REPÚBLICA ESPAÑOLA, ASESINADA por los franquistas en el cementerio del Este de Madrid en 1940» RecueRda RepúBlica, documento memoria 2019-04-02.
  2. Escritores cántabros. .
  3. «El Pueblo cántabro : diario de la mañana: Año XIII» prensahistorica.mcu.es.
  4. Vila, Juan. (2018-11-13). «AMANTES DE LA HISTORIA: LAS FUNCIONARIAS DE PRISIONES DURANTE LA II REPÚBLICA ESPAÑOLA» AMANTES DE LA HISTORIA.
  5. Ruiz-Berdún, Dolores; Gomis, Alberto. (00/2012). «La depuración de las matronas de Madrid tras la Guerra Civil» Dynamis 32 (2): 439–465.  doi:10.4321/S0211-95362012000200008. ISSN 0211-9536..
  6. a b «Revaque Garea, Teresa Matilde» Fundación Pablo Iglesias.
  7. a b HERNÁNDEZ HOLGADO, Fernando. (2005). [https://revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/download/CHCO0505110271A/6846/ «Carceleras encarceladas. La depuración franquista de las funcionarias de Prisiones de la Segunda República»] Cuadernos de Historia Contemporánea.
  8. Hernández Holgado, Fernando. (2011-05-10). «La prisión militante: las cárceles franquistas de mujeres de Barcelona y Madrid (1939-1945)» eprints.ucm.es.
  9. Listado de Fusilados de Posguerra. .
  10. «Document 537706, REVAQUE GARCIA, TERESA MATILDE | IHR» scwd.ihr.world.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!