Teresa Luzzatti

Teresa Luzzatti


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
Bizitza
JaiotzaLugo1889ko urriaren 5a
Herrialdea Galizia
HeriotzaMadril1942ko azaroaren 14a (53 urte)
Familia
AitaGustavo Luzzatti dal Pozzo
Ezkontidea(k)Jovino López Rúa (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Teresa Luzzatti Quiñones (Lugo, Galizia, 1889ko urriaren 5aMadril, 1942ko abenduaren 14a) lugoar politikaria eta sufragista izan zen.[1] Espainiako lehen emakume parlamentarioetako bat izan zen, emakumeen botoaren eta bizitza zibilean emakumeak zuen roll aktiboaren defendatzaile sutsua. Primo de Riveraren diktadurako Batzar Nazional Aholku-emaileko kide izan zen, eta Acción Católica de la Mujer (ACM) alderdiko buruzagia eta kidea izan zen. 1927an, Primo de Riveraren diktaduraren Batzar Nazional Aholku-emailean ordezkatutako 13 emakumeetako bat izan zen.[2][3]

Bizitza

Gurasoak Gustavo Luzzatti Dal´Pozzo ingeniari italiarraren eta Margarita Quiñones Armesto ponferradarra izan ziren.[4] Bere klasearen berezko heziketa zuhurra izateko asmoz, Espainian eta atzerrian ikasi zuen. Hortik, bere aitaren familiaren jatorriarekin batera, hainbat hizkuntza menperatzea.

Alargun gelditu zen oso gazterik bost seme-alabarekin. Bere ibilbide politikoa feminismo katoliko espainiarraren bozeramaile eta propagandistetako bat bilakatuz hasi zuen bere lehengusu José Maria Gil-Roblesen eskutik. Emakumeen Ekintza Katolikoko burua, laster aukeratu zuten bere Ikasketa Zentroko idazkari, Espainia osoan hitzaldiak emanez eta ACMko Batzar eta Kongresu guztietan parte hartuz.[5]

38 urte besterik ez zituela, ACMko ikasketa zentroko idazkaria eta ACMko Sail Munizipalistaren zuzendaria izan zen. Luzzatti 1924ko Primo de Riveraren Udal Estatutuak onartutako bozketan parte hartzea zuzendu zuen udal-errolda antolatzeko ardura izan zuen.

Calvo Soteloren Udal Estatutuaren proiektuan zehar, emakumeen botoaren aldekoak bereizi ziren, emakume ezkonduak barne; 1925ean, Primo de Riveraren diktadurako emakumezkoen Batzorde Paritarioetako presidente izendatu zuten; eta 1926an, ministerio bereko Lan Patronatuko batzordekide, eta Madrilgo Emakumezkoen Unibertsitate Profesionaleko zuzendari, Emakumearen Herri Unibertsitatea ere deitua, Bartzelonan eta atzerrian lan egiten zuten emakumeentzako lanbide-eskolak sortu zituena, batez ere Frantzian, Belgikan eta Kanadan.[6] Erakunde hau, 1926an Ekintza Katolikoaren hirugarren batzarrean onartu zenetik, ACMren menpe egon zen.

Asanblea Nazionaleko kidea

1926an Miguel Primo de Riverak sortutako Batzar Nazional Aholku-emailean parte hartu zuen beste hamabi emakumerekin, hala nola, María de Maeztu, Josefina Olóriz, María de Echarri, Blanca de los Ríos, Micaela Díaz Rabaneda, Natividad Domínguez Atalaya edo Concepción Loring.[7] Emakumeok, beren "nazio-bizitzako jarduerengatik" izendatu zituten, hau da, gizarte-apostolutzarengatik. Asanbladan modu aktiboan parte hartu zuen bigarren hezkuntzari buruzko eztabaidetan, eta irakaskuntza pribatua eta erlijioaren derrigorrezko irakaskuntza defendatu zituen maila guztietan.

Gizarte Ekintza, Osasuna eta Karitatea sailean hasi zen lanean 1927ko urrian, eta 1929ko abenduaren 14an Eduardo Aunós ministroaren eskutik Lanaren zilarrezko domina jaso zuen.

II. Errepublika eta gerra zibila

Diktaduraren amaieraren, II. Errepublikaren eta 1931ko Espainiako udal hauteskundeen ostean, Acción Católica de la Mujer erakundean militatzen jarraitu zuen, apolitizismo antolatzailea alde batera utzi barik, parte-hartze politiko indibiduala sustatu zuten joeren barruan.

1925ean loteria administrazio baten izatea lortu zuen, 10 zenbakiarena (Madrilgo Kale Nagusia, 27) eta 1932an Kale Nagusiko 3 zenbakian estanko bat, zuzenean inoiz artatu ez zuena.

1930eko udan, Aurrezki Kutxa Munizipalaren laguntzarekin, Familia Etxea inauguratu zuen, Bilboko andereñoen egoitza, eta 1931-1932an Madrilen jarraitu zuen Emakumeen Lanbide Eskolekin, 1000 ikasle baino gehiago zituela.

1933an Lanbide Eskolak itxi zituen, Conde Duque kaleko 13. zenbakiko etxea utzi eta San Bernardo kaleko 1. zenbakian kokatu zen, non andereño eskola bat ezarri zuen. Bere ibilbidearengatik errepublikan militante katoliko bezala jartzen da feminismo kristauaren aldeko aktibismoarengatik.

1934an Madrilgo jantzi eta burukoen epaimahai mistoko presidente izendatu zuten.[8]

Espainiako Gerra Zibilean amaitu zen 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ostean, Madrilen geratu zen. Poliziak eta milizianoek miaketak egin zituzten haren etxean behin baino gehiagotan. 1937ko apirilaren 30ean atxilotu zuten, Teresa eta Maria alabekin batera, eta Segurtasun Zuzendaritza Nagusira eraman zituzten, "erregimenari desafio egitea" egotzita. Alabak froga faltarengatik askatu zituen Urgentziazko 7. Epaimahaiak 1937ko uztailaren 22an. Teresa Luzzati, diabetes glukosurikoa eta desnutrizio prozesu larria zituen gaixoa, Madrilgo Gurutze Gorriaren ospitalera eraman zuten zaintzapean, eta bertan egon zen gerra bukatu arte, epaiketa atzeratuta geratuz sine die.[4]

Gerra zibilaren ostean, Madrilgo Udaleko Lehen Hezkuntzako Batzordeko kide izendatu zuten. 1942ko abenduaren 14an hil zen.[9][10]

Egeria idazleari buruzko hitzaldia eman zuen Madrilgo Galiziar Etxean.[11]

Coruñan 1958an antzeztutako La verdadera felicidad drama idatzi zuen.[12]

Batzar Nazional Aholku-emaileko emakumeak

Batzarraren eginkizun nagusia Espainiarako Konstituzio berri bat egitea zen eta 429 lagunek osatzen zuten. Hautatutako emakumeen artean, horietako bi aukeratu zituzten Estatuko ordezkari gisa - Isidra Quesada Gutiérrez de los Ríos, Esklabo Zurien Merkataritza Errege Batzordeko Aguilar de Inestrillas-en kondesa alarguna eta Trinidad von Scholtz Hermensdorff alarguna (Parcent-eko dukesa eta erreginaren dama) eta gainerakoak beren merituetan oinarrituta eta "bizitza nazionaleko hainbat jardueraren ordezkari , besteak beste, María de Maeztu pedagogoa (orduan Residencia de Señoritas delakoaren zuzendaria), Carmen Cuesta del Muro (Espainiako lehen Zuzenbidean doktorea eta Teresiar Erakundeari lotutakoa) Batzarreko idazkari izan zena, Blanca de los Ríos (idazlea), Natividad Domínguez Atalaya (Emakumeen Hezkuntzarako Elkartekoa, Merkataritza irakaslea eta ideal pedagogiko krausistetan trebatua), Emakumeen Ekintza Katolikoari lotutako bost emakume: Josefina Olóriz (Eskola Normaleko idazkaria, irakasle gipuzkoarra, Donostiako zinegotzia eta 1927an Logroñon ospatutako Nazioarteko Eukaristiko Kongresuan parte hartu zutenak); María de Echarri (Madrilgo zinegotzia), María López Monleón (Langile Katolikoen Konfederazio Nazionaleko kidea), Teresa Luzzatti eta María López de Sagredo Andreo (Bartzelonako zinegotzia eta hango Haurren Babeserako Foru Aldundiko kidea). Blanca de los Ríos eta Ramblako markesak ere lotura zuten ACMrekin. Esperanza García de Torre de Luca de Tena, Micaela Díaz Rabaneda, Dolores Cebrián de Besteiro eta Fernández de Villegas batu ziren, baita La Ramblako markesa alarguna ere, zeinaren izena, Concepción Loring, saioaren egunkerokoan agertzen ez dena.[13][14] 1928ko otsailean, María Dolores Perales González Bravo (Madrilgo Udaleko zinegotzia) kazetaria sartu zen eta, azkenik, desegin eta hiru aste igaro zirenean, 1930eko urtarrilaren amaieran Maria Doménech i Escoté (ezizenez Maria Domenech de Cañellas, idazle eta aktibista kataluniarra, Federazio Katolikoko presidentea, Langile Sindikatuena eta Clara Frías Cañizares abokatu valentziarra. [15]

Bizitza pertsonala

Haurride zituen Jeronimo, Teresa, Susana, Emilia (Aspe eta Vaamonde Nicasio teniente jeneralaren alarguna), Margarita eta Gustavo Luzzatti Quiñones.[16]

Ponferradan ezkondu zen Jovino López Rúa militarrarekin. Haur hauek izan zituen: 1907ko urriaren 28an, eta Gustavo (1908ko azaroaren 1ean jaioa), Teresa (1911ko apirilaren 12an jaioa eta Emakumearen Herri Unibertsitateko laguntzailea), María, José eta Margarita López Luzzatti.[9][6][4]

Aintzatespenak

  • 1929an Lanaren zilarrezko domina jaso zuen.

Erreferentziak

  1. Necrológicas. Doña Teresa Luzzatti. 17 de novembro de 1942, 19 or..
  2. (Gaztelaniaz) «Las primeras diputadas en España: 13 "hembras solteras, viudas o casadas"» ELMUNDO 2019-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  3. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-10-10). «Hoy se cumplen 92 años de la llegada de las primeras diputadas al Congreso 13 mujeres elegidas por Primo de Rivera» Ultima Hora (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  4. a b c García González, Miguel José. (2012). «El ingeniero Gustavo Luzzatti, pionero fotográfico de Ponferrada, y su familia» Bierzo: 87-101..
  5. Acción Católica de la Mujer. 21 de novembro de 1922, 16 or..
  6. a b Reparto de premios en la Acción Católica de la Mujer. 1 de xullo de 1928, 28 or..
  7. «Se cumplen 92 años de la llegada de las primeras diputadas al Congreso» diariodenavarra.es 2019-10-10.
  8. José Ayats. (12 de decembro de 1934). Ministerio de Trabajo, Sanidad y Previsión. Órdenes. .
  9. a b La hija feminista de un pionero de la fotografía. 21 de outubro de 2012.
  10. Comisión Municipal Permanente. Madrid 21-11-1942.
  11. Noticias e informaciones diversas. 29 de abril de 1930, 32 or..
  12. Velada artística de las Mujeres Obreras de la A. C.. 17 de febreiro de 1958, 9 or..
  13. Benítez, Enrique. (2017-11-23). «Una mujer para la historia» La Opinión de Málaga.
  14. Asamblea Nacional. Diario de Sesiones. Constitución. 10 de octubre de 1927.
  15. Benítez Palma, Enrique. (enero 2021). «La llegada de la mujer a la Carrera de San Jerónimo: un balance de las intervenciones de las integrantes de la Asamblea Nacional de Primo de Rivera (1927-1930)» Feminismo/s , 37.
  16. Paco Moreno. (19 de maio de 2017). «Jerónimo Luzzati era ingeniero y nada más». .

Bibliografia

  • Ballarín Domingo, P. (1999). «Maestras, innovación y cambios». Arenal 6 (1): 81-110 or.
  • Blasco Herranz, I. (2003). Paradojas de la ortodoxia. Política de masas y militancia católica en España (1919-1939). Zaragoza: Onys 21.
  • Díaz Fernández, P. (2005). «La Dictadura de Primo de Rivera. Una oportunidad para la mujer». Espacio, Tiempo y Forma. V. Liburukia (Universidad Nacional de Educación a Distancia) XVII: 175-190 or.
  • Duch Plana, M. (2004). «Asambleístes, diputades i procuradores: dones a la res pública a l’Espanya del segle xx». Homenatge al dr. Emili Giralt i Raventòs. Barcelona: Edicions de la Universitat. 411-424 or.
  • Folguera Crespo, P. (1983). «Feminismo y Estado: La participación de la mujer en las instituciones políticas durante la Dictadura de Primo de Rivera». Bulletin du Departement de Recherches Hispaniques (27 (VI-1983)): 32-56 or.
  • García Martí, V. (1 de decembro de 1931). «Mujeres gallegas. Teresa Luzzatti». Mundo Gráfico. 33 or.
  • González Castillejo, M.ª J. (1994). «Los conceptos de mujer, ciudadanía y patria en la dictadura de Primo de Rivera. Imágenes, símbolos y estereotipos». Preactas del II Coloquio Internacional de la Asociación Española de Investigación Histórica de las Mujeres. Santiago de Compostela.
  • Laffitte, M. (1964). La mujer en España. Cien años de su historia. Madril: Aguilar.
  • Marvaud, A. (1975). La cuestión social en España. Madril: Ediciones de la Revista de Trabajo.
  • VV.AA. (1927). Tercera Asamblea de la Acción Católica de la Mujer. Madril.
  • VV.AA. (2005). Dones públiques. Política i Gènere a l’Espanya del segle xx. Tarragona: Arola.

Kanpo estekak

Read other articles:

The Iowa State Cyclones football statistical leaders are individual statistical leaders of the Iowa State Cyclones football program in various categories,[1] including passing, rushing, total offense, and receiving, and defensive stats. Within those areas, the lists identify single-game, single-season, and career leaders. The Cyclones represent Iowa State University in the NCAA's Big 12 Conference. Although Iowa State began competing in intercollegiate football in 1892, the school's o...

 

Type of commercial fission reactor This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: GE BWR – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2014) (Learn how and when to remove this template message) GE BWR(General Electric Boiling Water Reactor)GenerationGeneration I (BWR-1)Generation IIGeneration III (...

 

Cet article est une ébauche concernant le rugby à XV et l’Afghanistan. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Afghanistan Premier match officiel – Données clés Coupe du monde   · Participations - · Meilleur résultat - modifier L'équipe d'Afghanistan de rugby à XV est une sélection de joueurs de rugby à XV d'Afghanistan. Histoire Après avoir vu sa fédération nationale int...

День вшанування учасників бойових дій на території інших держав Інші назви День пам'яті воїнів-інтернаціоналістівМісце  Україна,  Росія,  БілорусьЗасновано 2004Дата 15 лютого День вшанува́ння уча́сників бойови́х дій на терито́рії інших держав ― відзначається щор...

 

Agostino Perini Agostino Perini (geboren 2. Dezember 1802 in Trient; gestorben 19. Oktober 1878 in Padua) war ein Naturkundler, Heimatforscher, Autor und Verleger. Er zählt zu den Pionieren im Bereich geografische, historische und naturwissenschaftliche Studien über das Trentino.[1] Inhaltsverzeichnis 1 Leben 2 Schriften (Auswahl) 3 Literatur 4 Weblinks 5 Einzelnachweise Leben Agostino Perini entstammte einer wohlhabenden bürgerlichen Familie. Sein Vater, Francesco Perini, war Sped...

 

Orchideeënfamilie Soldaatje (Orchis militaris)Typus Taxonomische indeling Rijk:Plantae (Planten)Stam:Embryophyta (Landplanten)Klasse:Spermatopsida (Zaadplanten)Clade:BedektzadigenClade:EenzaadlobbigenOrde:Asparagales familie OrchidaceaeJuss. (1789) Verspreidingsgebied Afbeeldingen op Wikimedia Commons Orchideeënfamilie op Wikispecies Portaal    Biologie Bioscoopjournaal uit 1955. Op de rots Ifar in het Cycloopgebergte in het binnenland van Nieuw-Guinea worden orchideeën geplukt, ...

Бурггартеннім. Burggarten 48°12′16″ пн. ш. 16°21′59″ сх. д. / 48.20444° пн. ш. 16.36639° сх. д. / 48.20444; 16.36639Координати: 48°12′16″ пн. ш. 16°21′59″ сх. д. / 48.20444° пн. ш. 16.36639° сх. д. / 48.20444; 16.36639Тип Міський паркСтатус пам'ятка культурної с

 

As referências deste artigo necessitam de formatação. Por favor, utilize fontes apropriadas contendo título, autor e data para que o verbete permaneça verificável. (Dezembro de 2021) Esta página cita fontes, mas que não cobrem todo o conteúdo. Ajude a inserir referências. Conteúdo não verificável pode ser removido.—Encontre fontes: ABW  • CAPES  • Google (N • L • A) (Dezembro de 2021) Campeonato Paulista de Futebol d...

 

 Nota: Para a biblioteca digital criada pelo governo federal brasileiro, veja Portal Domínio Público. Símbolo, de reconhecimento legal, utilizado para indicar que uma obra está no domínio público Domínio público é uma condição jurídica na qual uma obra não possui o elemento do direito real ou de propriedade que tem o direito autoral, não havendo, assim, restrição de uso de uma obra por qualquer um que queira utilizá-la. Do ponto de vista econômico, uma obra em domínio ...

Franco y su esposa Carmen Polo de Franco en 1968. El segundo franquismo (1959-1975), también llamado franquismo desarrollista, fue la segunda gran etapa de la dictadura del general Franco, después el primer franquismo (1939-1959). Fue la primera etapa durante la cual se produjo un crecimiento económico espectacular —se habló del «milagro económico español»— que dio lugar a una «gran transformación» social, pero que no estuvo acompañada de cambios políticos. Se suele divi...

 

The Jungle Book beralih ke halaman ini. Untuk kegunaan lain, lihat The Jungle Book (disambiguasi). Sampul timbul dari edisi MacMillan asli The Jungle Book, 1894, berdasarkan karya seni oleh John Lockwood Kipling (ayah Rudyard). Anak Didikan Rimba, atau judul aslinya The Jungle Book (Harfiah: Buku Rimba, 1894) adalah kumpulan cerita yang ditulis oleh Rudyard Kipling. Cerita-cerita ini pertama kali diterbitkan di majalah antara tahun 1893 - 1894. Publikasi aslinya juga berisi ilustrasi, beberap...

 

Muchammad RichadInformasi pribadiLahir9 Juni 1960 (umur 63) Kudus, Jawa TengahKebangsaan IndonesiaHubunganIrjen. Pol. Al-Habib Drs. Ahmad Haydar Baagil Assegaf, S.H., M.M. (adik)Alma materAkademi Angkatan Laut (1986)Karier militerPihak IndonesiaDinas/cabang TNI Angkatan LautMasa dinas1986—2018Pangkat Laksamana Muda TNISatuanKorps Polisi MiliterSunting kotak info • L • B Laksamana Muda TNI (Purn.) Al-Habib Muchammad Richad Baagil Assegaf, S.H. (lahir 9 Juni 1960)...

GalisKecamatanPeta lokasi Kecamatan GalisNegara IndonesiaProvinsiJawa TimurKabupatenPamekasanPemerintahan • CamatRH. Zainal AlimPopulasi • Total- jiwaKode Kemendagri35.28.03 Kode BPS3528030 Luas- km²Desa/kelurahan10 desa Untuk tempat lain yang bernama sama, lihat Galis. Galis adalah sebuah kecamatan di Kabupaten Pamekasan, Provinsi Jawa Timur, Indonesia. Daerah ini terletak di Pulau Madura. Kecamatan ini terdapat 10 Desa yaitu: Artodung, Bulay, Galis, Konang, Lem...

 

Cet armorial peut être amélioré car il comporte les défauts suivants : il reste des blasons à dessiner dans cet armorial. certaines figures ne sont pas accompagnées de leur blasonnement. le nombre de blasons représentés est faible par rapport au sujet de la page. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations du Projet Blasons. Le Québec : Tiercé en fasce ; au premier d’azur, à trois fleurs-de-lis d’or ; ...

 

You can help expand this article with text translated from the corresponding article in Spanish. (March 2023) Click [show] for important translation instructions. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into the English Wikipedia. Consider adding a topic to this template: there are a...

Track events100 mmenwomen200 mmenwomen400 mmenwomen800 mmenwomen1500 mmenwomen5000 mmenwomen4×100 m relayUniversal relayField eventsLong jumpmenwomenHigh jumpmenShot putmenwomenDiscus throwmenwomenJavelin throwmenwomenClub throwmenwomenvte The men's 200 metres at the 2023 World Para Athletics Championships were held in Paris. Medalists Event Gold Silver Bronze T35 Ihor Tsvietov Ukraine Hernan Barreto Brazil Fabio Bordignon Argentina T37 Ricardo Gomes Brazil Christian Gabr...

 

2012 American filmSmittyDirected byDavid Mickey EvansWritten byMichael BaumgartenProduced byMichael BaumgartenMarcy Levitas HamiltonStarringMira SorvinoPeter FondaLouis Gossett Jr.CinematographyJayson CrothersEdited byStephen LovejoyMusic byPhil MarshallProductioncompanyTriCoast WorldwideDistributed byPhase 4 FilmsRelease dateApril 10, 2012Running time94 minutesCountryUnited StatesLanguageEnglish Smitty is a 2012 American family drama film directed by David Mickey Evans and starring Mira Sorv...

 

Indian actress Sanchita ShettySanchita performing at the 61st Idea Filmfare Awards SouthBornSanchita Shetty (1989-04-07) 7 April 1989 (age 34)Mangalore, Karnataka, IndiaOccupations Actress model Years active2006–present Sanchita Shetty is an Indian actress, who has appeared predominantly in Tamil and Kannada films.[1][2] She is known for her breakthrough role as the female lead role in Soodhu Kavvum (2013).[3] Film career Early career (2006-2012) She made h...

Azerbaijani footballer (born 1987) Ruslan Abishov The best midfielder of Azerbaijan 2011Personal informationFull name Ruslan Ibrahim oglu AbishovDate of birth (1987-10-10) 10 October 1987 (age 36)Place of birth Baku, Azerbaijan SSR, Soviet UnionHeight 1.87 m (6 ft 1+1⁄2 in)Position(s) Centre back / Defensive midfielderYouth career2003–2006 Neftchi BakuSenior career*Years Team Apps (Gls)2006–2012 Neftchi Baku 116 (8)2012–2013 Khazar Lankaran 17 (1)2013–2015 Ru...

 

2001 studio album by Miki HowardThree WishesStudio album by Miki HowardReleasedMarch 27, 2001Recorded2000[1]Length43:56LabelPeakProducer DaMone Arnold Gary Brown Barry Eastmond LeMel Humes Darius McCrary Sam Sims Miki Howard chronology Can't Count Me Out(1997) Three Wishes(2001) Pillow Talk(2006) Singles from Three Wishes NobodyReleased: 2001 Kiss of a StrangerReleased: 2002 Three Wishes is the seventh studio album by American R&B singer Miki Howard. It was released by Pea...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!