Teresa Gorria Arrizabalaga

Teresa Gorria Arrizabalaga
Bizitza
JaiotzaLorka, 1836
HeriotzaHondarribia1905eko abenduaren 8a (68/69 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Apolonia Teresa Gorria Arrizabalaga (Lorka, Nafarroa Garaia, 1836Hondarribia, Gipuzkoa, 1905ko abenduaren 8a) Hondarribiko nesken eskolako maistra izan zen 40 urte luzez.[1]

Bizitza

Apolonia Teresa Gorria Arrizabalaga Lorkan (Delerri harana, Lizarrako merindadea, Nafarroa Garaia) 1836 urtean jaio zen, eta, 69 urte zituela, Hondarribian hil zen. Ezkongabe hil zen, Hondarribiko nesken eskola publikoko irakasle titularra zela. Denda kalean zegoen 1903 urtera arte. Urte horretan, nesken eskola Viteri eskola berrietara joan zen.[1]

Teresa Gorriak Lehen Hezkuntzako Irakasle titulua lortu zuen 1860an Nafarroako Batzordean eta 1862an, Gipuzkoako Instrukzio Publikoko Probintzia Batzordearen aurrean eskola oposizioan, lehen postua lortu zuen.[1]

Jarraian, Valladoliden, 1862ko abenduaren 5ean, Hondarribiko Nesken Eskola zuzentzeko titulua lortu zuen, Valladolideko Unibertsitateko errektore Manuel de la Cuesta Cossiok emana. 1862ko abenduaren 24an Hondarribiko Nesken Eskolako Maistra titulalarraren karguaz jabetu zen eta bertan iraun zuen 1905ean hil zen arte.[1]

Ikasle kopuru handia izan zuen, 1903ko eskola-erroldan, Teresa Gorriak martxoaren 7an sinatu zuen urte horretako ikasleen zerrenda: 99 neska, sei eta hamahiru urte bitartekoak. Urte hartako abuztuaren 23an, Udalak Kristina Garmendia Pikabea izendatu zuen irakasle laguntzaile.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!