Teresa Gantxegi

Teresa Gantxegi
Bizitza
JaiotzaEibar1923ko apirilaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2020ko urriaren 15a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakGizarte ekintzailetza

Maria Teresa Gantxegi Juaristi (Eibar, Gipuzkoa, 1923ko apirilaren 23a - 2020ko urriaren 15a)[1] gizarte ekintzailea izan zen.[2][3]

Biografia

Eibarko Bidebarrieta kalean jaio zen. Bost urte zituela Grabadores kalera, gaur egungo Bittor Sarasketa kalera joan zen bizitzera eta etxe aurrean zuen Victor Sarasketa lantegian aritu zen lanean 31 urtez, 1941-1972 bitartean, eta gerora Patronato Eibarres errehabilitazio-zentroan (baliabide gutxi zituzten eibartarrei laguntza emateko zentrua).

Tere Gantxegik oso gazterik ezagutu zuen Mercedes Kareaga ekintzailea eta, beronekin eta beste hainbat emakumerekin batera, Goi Argi Sociedad Femenina Eibarresa elkartearen sorreran parte hartu zuen 1951n. Emakumeak gizarteratzeko ahaleginean, Estatuan sortu zen emakumez osatutako lehenengo elkartea izan zen eta 2021n euren 70. urteurrena ospatu zuten.[4] Urte batzutan, elkartearen lehendakaria izango zen Tere.[2] Kudeaketa eta ekonomia kontuez arduratzen zen, hurkoari laguntzea bizitza helburu beti.[5][6]

Mercedes Kareagarekin batera baita ere, Talleres Protegidos Cayetano Careaga lantegiak jarri zituzten martxan, desgaitasuna zuten gazteak lan-munduan integratzeko helburuarekin sortutakoak.

Aurrekoez gain, Eibarko Benefizentzia Patronatoan ere kolaboratu zuen, urteetan bertako zuzendaria izan zelarik. 1964an poliomelitis agerraldi batek umeak erreabilitatzeko gune bat sortzeko premia ikusarazi zuen, guraso talde baten eskakizunak entzunda bultzatuko zena. Hasieran haurrentzako izan bazen ere, gerora zerbitzua helduei ere eskainiko zitzaien. 2012an itxi zen.[7][8]

Euskal-dantzan ere ezagutzen ibili zen, Gregorio Santakruz dantza-maisua lagun.[9]

Sariak eta aitortzak

  • 2010ean, Debegesa eskualdeko agentziak urtero ematen duen Gure Balioak Saria jaso zuen lehen edizioan, hainbat urtetan giza baloreen arloan egindako lanarengatik eta Mercedes Kareagari eskaini zion, dakien guztia harengandik jaso zuelako.[10][1]
  • 2018an, Eibarko emakumeen aztarnak izeneko erakusketa kolektiborako Leire Kareaga artista eibartarrak bera izan zuen, Mercedes Kareaga taldekidearekin batera, inspirazio iturri[11]

Erreferentziak

  1. a b «Gure Balioak Saria jasotako Tere Gantxegi hil da» etakitto.eus 2020-10-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. a b «Gantxegi Juaristi, Mari Tere - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  3. «Ahotsak | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Goi-Argi cumple setenta años por San José» El Diario Vasco 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  5. «Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  6. «Mercedes Kareaga eta Tere Gantxegi — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  7. «1964an gaixo ezinduentzako elkartea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  8. EibarOrg. «Eibarko Errehabilitazio Patronatua itxi egingo dute» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  9. «Tere Ganchegui eta Gregorio Santrakruz, Indianoko Palazioan dantzan erakusten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  10. «Gure Balioak 2010: Tere Gantxegi — Debegesa - Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea» www.debegesa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  11. Eibarko emakumeen aztarnak – Leire Kareaga | Artista Eibartarra. (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).

Kanpo estekak


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!