Teresa Aldamiz Mendiguren (Manila, Filipinak, 1928ko irailaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 2012ko otsailaren 26a)[1] poeta, kazetaria eta itzultzailea izan zen. Ezker Abertzaleko kide ere izan zen. Konpromisoa eta erbestea ezagutu zituen Santi Brouard bere senarrarekin batera.[2][3][4]
Bizitza
Teresa Aldamiz Manilan jaio zen eta bertan bizi izan zen haurtzaroan eta gaztaroan. Ikasketak ingelesez egin zituen, Filosofia eta Letretan graduatu zen San Tomas Unibertsitatean eta Kazetaritzan lizentziatu zen Far Eastern University of the Philippines unibertsitatean. Ibarrangelukoak (Bizkaia) zituen guraso biak, eta haien ametsa bete zuen: bere sustraietara itzultzea. Izan ere, 1951n Bilboratu zen.[5]
Ibilbidea
Manilatik Bilbora heldutakoan, ez zuen kazetaritzan lan egiteko aukeratik izan: hori zela eta, ingeles eskolak eman zituen eta itzultzaile lanetan ere jardun. Ondoren, Euskal Herriko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere artikulu eta poemak. Adibidez, hainbat urtez Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian kolaboratu zuen
Poeta
Poesia zale izanik, 1975etik Asociación Artística Vizcainako partaidea izan zen eta honako antologia poetikoetan parte hartu zuen:
- Veintitrés voces para un Poema,
Argitalpenak
- 1986an Poemas para vivir liburua argitaratu zuen, 1984an atentatuan hildako Santi Brouard bere senarrari eskainia (Txalaparta argitaletxea / 978-84-398-6227-7).[6]
- 1999an El raro Sortilegio de las Sombras. Beta III Milenio ediciones / 978-84-88890-51-1.[7]
- 2001ean The Blending Line (La linde donde todo se funde) Beta III Milenio ediciones / 978-84-88890-78-8.[8][9]
Bizitza pertsonala
Santi Brouardekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Edurne, Santi eta Teresa. Konpromisoa eta erbestea ezagutu zituen Santirekin batera.
Erreferentziak
Kanpo estekak