Tere Jaio

Tere Jaio
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1954ko azaroaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2013ko irailaren 30a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta bikoizlea

Tere Jaio (Gernika, Bizkaia, 1954ko azaroaren 30a- 2013ko irailaren 30a) aktorea izan zen eta batez ere bikoizketa lanengatik ezaguna.

Biografia

Gernikan 1954an jaioa, bikoizketan hasi aurretik andereño izan zen eta 1.986 baino lehen hasi zen aktore talde historikokoa da. Askorentzat, Euskadin bikoizketak eman duen ahotsik onena da, eta gutxietsitako ahotsik onenetakoa. Sofia Loren, Angie Dickinson, Gina Lollobrigida... bikoiztu zituen. Claudio Rodriguez eta Alfonso Santigosa zuzendarien ahots gustukoena izan zen.[1]

Lehen urteak K.2000n eman zituen. Pelikula askotako protagonistak bikoiztu zituen eta hainbat film zuzendu ere. 1989 inguruan Edertrackera joatea erabaki zuen. Hasiera gogorra izan zuen Edertracken, harik eta giro berrira egokitzea lortu zuen arte. 90eko hamarkadaren erdialdean "HUD, mila artean ausartena" (Paul Newmanekin) bezalako filmak zuzentzen hasi zen A3rako eta beste batzuk T5erako. Sasoi horretan eta pasatzen ari zen krisi izugarriaren ondorioz, enpresako bazkide (bat gehiago) egitea erabaki zuen, baina handik urte batzuetara Edertrack utzi eta bere kabuz lanean hastea erabaki zuen. Urte horietan gorabehera batzuk izan zituen.[1]

XXI. mendean sartu eta gero, gaixotasun baten ondorioz, lan egiteari uztea erabaki zuen. 2013ko irailaren 30ean hil zen.[1]

Lanak

Pelikula batzuk zuzendu zituen baina lan gehienak bikoizketakoak izan ziren, filmetan, marrazki bizidunetan eta baita bideojokoetan ere.[1][2][3]

Filmak eta bideokoak

  • Betizu izar artean. 2003.[4][5]
  • Billete a Tomahawk.[2]
  • Inocente (Paul Rhys).
  • Disciplina: The Hentai Academy (OAV) Kawahara-sensei bezala (gazt. bikoiz.); Momoe Endou (gazt. bikoiz.); Yuri Nishizaki (gazt. bikoiz.).
  • Dragon Ball Z (TV) Dende bezala (eusk. bikoiz.); Pizza (eusk. bikoiz.); Videl (eusk. bikoiz.).[6]
  • His and Her Circumstances (TV) Maho Izawa bezala (eusk. bikoiz.).
  • Iczer Reborn (OAV) Golem bezala (gazt. bikoiz.).
  • Inma Seiden - La leyenda de la bestia de la lujuria (OAV) Melanie Cool bezala (gazt. bikoiz.).
  • La Momia (1993).[7]
  • MegaMan NT Warrior (TV) Ribitta bezala (eusk. bikoiz.).[8]
  • Mermaid Forest (TV) (gazt. bikoiz.).
  • Midnight Strike Force (OAV) Rikurei Ochi bezala (gazt. bikoiz.).
  • Onegai My Melody (TV) Harinezumi bezala (gazt. bikoiz.)
  • Peach Girl (TV) Misao Aki bezala (gazt. bikoiz.).
  • Ranma ½ (TV) Colonia bezala (bikoizketa berria; gazt. bikoiz.)
  • Ranma ½: ​​Big Trouble in Nekonron, Txina (pelikula) Colonia bezala (bikoizketa berria; gazt. bikoiz.)
  • Rumiko Takahashi Anthology (TV) Kayoko bezala (gazt. bikoiz.)
  • Rune Soldier (TV) Jenny emakume apaiz bezala (gazt. bikoiz.)
  • Sherlock Hound (TV) Hudson anderea bezala (eusk. bikoiz.)
  • Stainless Night (OAV) Astarisk bezala (gazt. bikoiz.; bikoizketa berria).[9]
  • Rivales hasta la muerte, Xeberrirekin bikoizketa.[10]

Bideojokuak

Bideojokuak ere bikoiztu zituen, besteak beste Marbella Vice (1994) eta Sacrifice (2000).[11]

Erreferentziak

  1. a b c d Blanco, José Ignacio Salazar/ Pagina En. (2013-09-30). «José Ignacio Salazar Carlos de Vergara: EN SU MEMORIA TERE JAIO/GRANDISIMA MUJER» José Ignacio Salazar Carlos de Vergara (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  2. a b (Gaztelaniaz) «¿Quién dobló a... :: Doblaje Vasco» todo-el-doblaje-vasco7.webnode.es 2024-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  3. (Ingelesez) «Tere JAIO (Person) ➜ Voice Acting Jobs» aniSearch.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  4. «Tere Jaio» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  5. Alesves. (2012-01-28). «Enciclopedia del Cine Español: Betizu izar artean (2002)» Enciclopedia del Cine Español (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  6. «Dragoi Bola Z» Euskal Encodings (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  7. (Gaztelaniaz) «Doblaje de largometrajes :: Doblaje Vasco» todo-el-doblaje-vasco7.webnode.es 2024-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  8. «MEGAMAN SARE BORROKALARIA» Euskal Encodings 2024-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  9. «Tere JAIO - Anime News Network» www.animenewsnetwork.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  10. Doblaje Vasco. (2022-04-13). Doblaje. Muestra de voz: Xeberri, Tere Jaio. (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  11. «Tere Jaio | Actriz de doblaje en DoblajeVideojuegos.es» www.doblajevideojuegos.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!