Uralde izena jarri nahi izan zioten, baina Frankismo garai hartan ez zuten baimendu.
Administratibo ikasketak egin zituen Plaentxiko mojetan eta 16 urte zituela tailer baten hasi zen bulegari lanetan eta bertan jardun zuen 28 urte bete zituen arte. Ama izan zenean, bulego lana utzi eta bere alaba Aiora zaintzeari ekin zion.
Ibilbide artistikoa
Tere Guenetxeak Debako Arte Eskolan hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Gehien bat zeramika landu izan du, formato txikian zein handian.
Batzuetan abstraktoak eta bestetan figuratiboak, bere lanak oso espresiboak dira eta kolore paleta ausarta erabiltzen du. Gainera, berziklatzearen kultura integratzailea lantzen saiatzen da.
Tailerra Soraluzeko Santa Ana kalean dauka (Oleako aldapan), eta tailerreko inguruak lanen erakusgarri erabiltzen ditu: lorategia, Lete gainekoa...
Agian, bere lan ezagunenak Olentzero eta Mari Domingi izango dira, hamar urtetan baino gehiagotan urtero urtero Plaza Barriko bere etxolan Gabonetan egon direnak.
Honetaz gain, hainbat ekimenetan parte hartu du: Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak dokumentala (Leire Ginearekin), Debako Arte Eskolaren aldekoak (Pablo Galarraga zein beste ikasle eta irakaslekin)...
Erakusketak
2014ko irailaren 22an Isiltasuna hausten Tere Guenetxeak egindako eskultura Iturburuko pasealekuan jarri zuten, Soraluzen nazionalak sartu ziren 78. urteurrenean hain zuzen.
Ametsak... ametsetan? 20 argazki eta euskarazko zein gaztelaniazko testuak (2024)[1][2][3]
Bizipen pertsonal bat da emakumea eta natura konektatzeko prozesu baten baitan sortua, gure mitologiaren lekukoa ikuspegi feminista batetik landu eta sentimenduen hizkuntza beldurrik gabe autorretratu gisa aukezten duena. Tere Guenetxea
Dokumentalak
Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak dokumentala egin zuen Leire Ginearekin elkarlanean.[4]