Potentzial diferentzia, tentsio elektrikoa edo boltaia puntu biren artean dagoen potentzial elektrikoaren diferentzia zenbatzen duen magnitude fisikoa da. Voltetan neurtzen da, eta, orokorrean, , , edo ikurrekin izendatzen da.
Potentzial-diferentzia bi punturen artean (A eta B), karga-unitate positiboa potentzial baxuko puntutik (B) potentzial altuko puntura (A) eramateko egin behar den lana da, edo beste hitzetan esanda, karga-unitate positiboari eman behar zaion energia-kantitatea.[1]
Boltaiak energi-iturri bat (indar elektroeragilea) edo galdutako, xahututako edo metatutako energia (tentsio-jauskera) irudikatu dezake. Sistema bateko puntu biren arteko tentsioa edo potentzial diferentzia neurtzeko voltmetroa erabiltzen da.
Potentzial elektrikoa puntu batean karga positiboaren unitatea infinitutik punturaino eramateko egin behar den lana da.
Potentzial diferentzia bi punturen artean karga-unitate positiboa potentzial elektriko baxuko puntutik potentzial elektriko altuko puntura eramateko egin behar den lana da.
Energia potentzial mekanikoarekin gertatzen den bezala, potentzialaren zeroa edozein puntutan aukeratu daiteke, eta esanguratsua den kantitatea puntu biren arteko potentzialen diferentzia da. A eta B puntuen arteko potentzial diferentzia karga-unitate positibo bat Atik Bra eramateko eremu elektrikoaren aurka egin beharko litzatekeen lana da. Eremu elektriko estatiko baten, lan kopuru hau kargak Atik Bra joateko egiten duen ibilbidearekiko independentea da, A eta B puntuen potentzialaren menpe bakarrik dago. Zero potentzialdun puntutzat lurra hartzen da askotan.
Boltaiaren definizioaren arabera, karga negatiboa duten objektuak boltaia handiagoetarantz bultzatuak izango dira, eta karga positiboa duten objektuak boltaia txikietarantz bultzatuak izango dira. Beraz, korrontearen norantza konbentzioa hari edo erresistentzia baten boltaia handiagotik boltaia txikiagora izango da. Korrontea boltaia txikiagotik handiagora eremu elektrikoaren aurka bultzatuko duen indar elektroeragile bat dagoenean bakarrik joan daiteke. Adibidez, bateria baten barnean, erreakzio kimikoek energia nahikoa ematen dute korrontea terminal negatibotik terminal positibora joateko.
Haril bat espiralean biribilkatutako eroale edo alanbre bat da. Orokorrean harilak korronte alternoan erabiltzen dira, terminaletan sortzen duten potentzial diferentzia hurrengoa izanik:
Korronte alternokovoltmetro gehienek tentsio efikazaren balioa ematen dute. Tentsio efikaza korronte alternoko periodo batean erresistentzia batek xahutzen duen potentzia elektrikoa xahutzeko, tentsio konstantepean balego erresistentzia horrek potentzia berdina xahutzeko beharko lukeen tentsioaren balioa da.
T denbora periodo baten erresistentzia elektriko batek xahutzen duen energia hurrengoa da:
,
non W xahututako energia, P potentzia, T denbora periodoa, Ief korronte elektrikoaren balio efikaza, Vef tentsio efikaza eta V(t) aldiuneko tentsioaren balioa t denboraren funtzioan diren.
Tentsioa elektrizitatean erabiltzen diren hiru aldagai arruntetako bat da, korronte elektrikoarekin eta inpedantziarekin batera.
Tentsioarekin erlazioa duten oinarrizko lege garrantzitsu bi daude:
Potentziometroak tentsio ezezagun bat tentsio ezagun batekin konparatzen du zubi zirkuitu baten.
Katodo-izpiko osziloskopioak tentsioa anplifikatu eta elektroi sorta bat bide nagusitik desbideratzen du, non elektroi sortaren desbideratzea tentsioarekiko proportzionala den.
Ohiko tentsio maila batzuk
Pilen ohiko tentsioa 1,5 Voltekoa da. 4,5 Volteko pilak -barnean 1,5 Volteko hiru pila seriean konektaturik dituzte-, eta 9 Voltekoak ere ohikoak dira.
Argindar hornitzaileek etxebizitzetarako eta kontsumorako 110 Volt edo 220 Volteko korronte alternoko tentsioa ematen dute, herrialdearen arabera, Europan 220 Voltekoa delarik.
Energia elektrikoaren garraio eta banaketarako tentsioak kontsumo tentsioak baino ehunka aldiz handiagoak izan daitezke, 110etik 1200 kV tartekoak (KA) arruntak direlarik.
Trenbideetako katenarietan 12 kV eta 50 kV (KA) arteko tentsioak erabiltzen dira.