Tarsoko Meskita Handia (turkieraz: Tarsus Ulu Cami) Turkiako Tarso hirian, Mersin probintzia, dagoen eraikina da. Meskita hau 1579an altxatu zen eta hiriko handiena da. Camii Nur auzoan dago San Pablo elizatik gertu.
Historia
Meskita 1579an eraiki zuten otomandarren domeinuan. Meskitaren komisionatua Ramadanida turkomano dinastiako Ibrahim izan zen, 1517 baino lehen eskualdea gobernatu eta XVI. mendearen hondarrean Otomandar Inperioaren basailu izaten jarraitu zuen dinastia turkomano bat.[1] Baina meskitaren informazio plakaren arabera, leku berean bederatzigarren mendeko meskita zaharrago bat zegoen, Abbastar Kalifa-herriaren garaian eraikia. Tarso Bizantziar Inperioak konkistatu ondoren, antzinako meskita eliza bihurtu zuten. XIV. mendean, ordea, Ramazanoğluk Tarso konkistatu zuen eta, 1579an, meskita berreraiki zen.
Iruditegia
-
Erlojuko dorrea.
-
Meskitaren barrualdea.
-
Barruko patioa.
Erreferentziak
Kanpo estekak