Tap O' Noth Eskoziako Aberdeenshire konderriko Rhynie herrian dagoen kastroa da, Alfordetik 22 kilometro ipar-mendebaldera. Eskoziako altuerarik handienean (563 m.) dagoen bigarren kastroa da, gutxi gorabehera 21 hektareako eremua hartzen du, harrizko horma perimetral batez inguratuta. Aztarnategian oinplano zirkularreko hainbat etxe-aztarna aurkitu dira, baina egiturarik nabarmenenak barruko espazioa mugatzen duten hormak dira. Horma horiek hainbat gune bitrifikatutan daude; hau da, arrokak tenperatura altuen eraginez fusionatu dira partzialki ezezaguna den eraikuntza-teknika batean, eraikinaren sendotasuna handitzea helburu zuena. Kastroren barruan egndao indusketetan hainbat tresna interesgarri aurkitu dira, horietako bat, K.a. 2000 eta 800 urteen artean datatutako harrizko aizkora bat, eta bestea, brontzezko eraztun bat, K.a. III. eta I. mendeen artean datatutako dekorazioarekin, seguruenik gudu-gurdi bati dagokiona.
Erreferentziak
Kanpo estekak