Tabriz[1] (persieraz/azerbaijaneraz:تبریز ; tæbˈriːz ahoskatua) Irango ipar-mendebaldeko muturreko hiria da, Ekialdeko Azerbaijan probintziako hiriburua, Quri Txay ibaiaren ertzean kokaturik dagoena. 2011n 1.494.998 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea eta aireportua ditu.
Geografia
Tabriz ipar-mendebaldeko Iranen dago, Ekialdeko Azerbaijan probintzian, Eynali and Sahand mendiguneen artean. Eskualde horretan lurrikara ugari gertatzen dira.
Klima
Hiriak estepako klima hotza dauka, BSk, Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Tabriz, 1951–2010, muturrekoak 1951–2010)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
16.0
|
19.0
|
25.6
|
31.2
|
33.8
|
39.0
|
42.0
|
41.0
|
38.0
|
30.6
|
23.4
|
21.8
|
42.0
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
2.3
|
4.9
|
10.6
|
17.0
|
22.8
|
28.8
|
32.8
|
32.7
|
28.3
|
20.7
|
12.0
|
5.2
|
18.2
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
-1.7
|
0.5
|
5.6
|
11.5
|
16.7
|
22.1
|
26.0
|
25.9
|
21.4
|
14.5
|
7.1
|
1.2
|
12.6
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
-5.7
|
-3.9
|
0.6
|
6.0
|
10.7
|
15.4
|
19.3
|
19.1
|
14.5
|
8.4
|
2.1
|
-2.9
|
7.0
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
-25.0
|
-22.0
|
-19.0
|
-12.0
|
0.6
|
4.0
|
7.0
|
10.0
|
4.0
|
-4.0
|
-17.0
|
-19.5
|
-25.0
|
Pilatutako prezipitazioa (mm)
|
22.0
|
24.2
|
40.0
|
51.6
|
41.1
|
16.4
|
5.6
|
3.3
|
7.9
|
22.5
|
27.1
|
22.1
|
283.8
|
Euri egunak (≥ 1 mm)
|
4.9
|
5.3
|
7.7
|
8.8
|
7.3
|
3.2
|
1.2
|
0.6
|
1.3
|
4.3
|
4.9
|
5.0
|
54.5
|
Elur egunak (≥ 1 mm)
|
9.3
|
7.9
|
4.9
|
1.0
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.2
|
1.8
|
6.2
|
31.4
|
Eguzki orduak
|
125.9
|
146.3
|
179.7
|
200.8
|
268.7
|
334.3
|
352.5
|
337.7
|
301.4
|
231.6
|
180.3
|
136.8
|
2796.0
|
Hezetasuna (%)
|
72
|
69
|
61
|
56
|
50
|
40
|
36
|
36
|
39
|
51
|
65
|
71
|
53
|
Iturria: chaharmahalmet[3]
|
Historia
XIII. mendearen bukaeran, mongol agintarien garaian, alegia, Irango hiriburu eta intelektualen gune nagusi izan zen. Safavien garaian, halaber, Persiako hiriburua izan zen. Turkiarren eta errusiarren mende egon zen ondoren. 1946an Azerbaijango Errepublika Demokratikoko hiriburu egin zuten, baina berehala konkistatu zuten irandarrek. Lurrikara ugari izan dira hirian (K.a. 791, K. o. 858, 1041, 1721, 1727, 1780).
Banaketa administratiboa
Gaur egungo barrutiak
Ekonomia
Merkataritza eta industria (ehungintza, petrolio-findegiak, nekazaritzarako makineria, eraikuntzarako gaiak, motorrak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ondarea
Lurrikara ugari gertatzen diren eremuan dagoen arren monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, 1465-1466 urteetako Musjed-e Kabud meskita (Meskita urdina) eta XIV. mendeko hiri gotortua.
Tabrizko bazarra Ekialde Hurbileko zaharrenetakoa da eta munduko bazar estali handiena. 2010ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.
Erreferentziak
Kanpo estekak