Frantziako telebista kate zaharrena da, 1935ean sortu baitzen. Bere sorrera urtetik hasi eta 1987 arte, telebista kate publiko bat izan zen; hala ere, urte hartan François Mitterrand buru zuen gobernuak kate pribatu bilakatzea erabaki zuen. Gaur egun, Groupe TF1 taldearen jabetza da, Bouygues industria taldearen barnean.