T-26 sobietar tankea izan zen, 1930eko hamarkadan sortua eta Bigarren Mundu Gerran zerbitzuan izan zena. 1931n sortu zutenean, Vickers 6-ton britainiarra hartu zuten eredu eta bere garaiko ospetsuena izan zen,[1] izan ere, sobietarrek 11.000 unitate baino gehiago egin zituzten.[2]
Espainiako Gerra Zibilean errepublikarrek 281 T-26 erabili zituzten. Matxinoen tankeak baino askoz hobeak ziren eta frankistek 500 pezetako ordainsari eskaini zituzten tanke baten truke. Horrela, bere motorra gauzaez bihurtzeko molotov koktelak sortu zituzten.[3]
Bigarren Mundu Gerran T-34 tankeak ordezkatu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak