Mesedez, utz deizaidazu nire burua aurkezten
Aberastasun eta gustu oneko gizona naiz,
Denbora luze-luzez inguruan ibili naiz
Gizon askoren arima eta fedeak lapurtu ditut,
Jesukristoren zalantza eta oinaze unean handik nenbilen
Pilatosek bere eskuak garbitu eta haren patua ezar zezan ongi ziurtatu nintzen.
Pozten naiz zu ezagutzeaz
Nire izena zein den asmatuko zenuela espero dut,
Baina nahasgarria dena
Nire jokoaren izaera da
Aldaketa garaia zetorrela ikusi nuenean
San Petersburgo aldean egon nintzen,
Tsarra eta bere ministroak erail nituen
Anastasiak alferrik ohiukatu zuen,
Jeneral mailaz tanke bat gidatu nuen
Blitzkrieg gudua piztu eta
gorpuek kiratsa zeriotenean.
Pozten naiz zu ezagutzeaz
Nire izena zein den asmatuko zenuela espero dut,
Baina nahasgarria dena
Nire jokoaren izaera da
Zuen errege-erreginak sortu zituzten jainkoengatik
hamarkadetan zehar borrokatuz ikusteak poztu ninduen,
"Nork hil zituen Kennedytarrak?" Ohikatu nuen
Azken finean zu eta ni izan ginela badakigunean,
Utz nazazu nire burua aurkezten
Aberastasun eta gustu oneko gizona naiz,
Bombayra iritsi aurretik erail zituzten
Trobatzaileei segadak ipini nizkien
Pozten naiz zu ezagutzeaz
Nire izena zein den asmatuko zenuela espero dut,
Baina nahasgarria dena
Nire jokoaren izaera da
Polizia bakoitza kriminal bat den moduan
Eta bekatari guztiak santu,
Leon-Kastillo, zer axola dio, soilik Luzifer dei nazazu,
Hortaz nirekin topatu ezkero,
Bare nadin behar dudanez, izan zaitez adeitsu
Izan nazazu begiko, izan ezazu gustu ona,
Ongi ikasitakoa giza legez erabili
Edota zure arima ustelduaraziko dut.
Pozten naiz zu ezagutzeaz
Nire izena zein den asmatuko zenuela espero dut
Baina nahasgarria dena
Nire jokoaren izaera da
|