«Suzanne»Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abestiak Songs of Leonard Cohen diskoan agertu zen, 1967an. Cohen lanen arteko ospetsuenetariko bat da.
1994an BBCk egin zion elkarrizketa batean Leonard Cohenek olerkia zein abestiak Armand Vaillancourt eskultorearen emaztea zen Suzanne Verdalekin izandako topaketan jatorria izan zuela azaldu zuen. Topaketa Montrealen izan zen. Abestian hiriko zenbait toki agertzen dira, San Lorentzo ibaia eta badiaren ondoan dagoen kapera txiki bat, Notre-Dame-de-Bon-Secours izenekoa, goizeko eguzkiari begira dagoena, abestian deskribatzen den bezala. Suzannek Cohen gonbidatu zuen ibai ondoko bere etxera, eta Constant Comentary izeneko tea zerbitzatu zion -laranja zatitxoz beteta-. Elementu horiek izan ziren inspirazioa -ihintza Cohesen arabera- poema eta abestia amesteko eta asmatzeko. 1994an BBCri adierazi zion topaketa oso egoera berezia izan zela, poema idazteko inspiratu zuena, baina Suzannerekin ez zuela sexu-harremanik izan. 2006an, CBC Newsek egindako elkarrizketa batean, Suzanne Verdalek gauza bera baieztatu zuen, hau da, Cohenekin ez zuela sexu-harremanik izan.[1]
Abestiaren bertsioak
Kanta honek bertsio asko izan ditu. Hona hemen horrelako bat egiten duten abeslari eta talde batzuk: