Susana Ferrari Billinghurst

 

Susana Ferrari Billinghurst

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1914ko martxoaren 20a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSalta1999ko abuztuaren 13a (85 urte)
Familia
AmaRosa Laureana Billinghurst
Ezkontidea(k)Andrés Pedraza
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria
Aldizkariaren azala, 1943.

Susana Ferrari Billinghurst (1914-1999) jatorri italiar eta anglo-irlandarreko hegazkinlari argentinarra izan zen, Buenos Airesen jaioa. Abiazioan mugarria ezarri zuen, 1937an Hego Amerikan lizentzia komertziala lortu zuen lehen emakumea izan baitzen. Hegazkinlaria Micheliko Alfredo Ferrari jaunaren, Artilleriako Armadako militar italiar eta nagusiaren eta Rosa Billinghurst eta Kidd-Lynch-en alaba zen.

Aurrekari familiarrak

1897ko Gerra Greko-Turkoan kondekoratu zuten Alfredo Ferrari, Lieutenant Dieu goitizenez ezaguna zen militarraren alaba,

Lisandro Billinghurst hegazkinlariaren iloba

Mariano Billinghurst politikari, enpresaburu eta Buenos Airesen Ingalaterrako tranbiaren sartzailearen iloba.

Ingalaterrako Robert Billinghurst jeneralaren birbiloba.

Peruko presidente Guillermo Billinghurst-en lehengusina.

Andrés Pedraza hegazkinlari argentinarraren emaztea

Melitón Pedraza politikari eta enpresaburuaren erraina

Balentriak

Susana Ferrari Billinghurst eta Elida Carlés hegazkinlari argentinarrak 1943ko urtarrilaren 29ko El Gráfico aldizkariaren tapan.

Argentinako hegazkinlari ospetsu honen hainbat balentria:

  • 1940an Sikorsky anfibio bat hegan egin zuen Panamatik Argentinara.
  • Carola Lorenzini bere lagun eta hegazkinlari ezagunaren istripu hilgarriaren lekuko izan zen.
  • 1943ko Iraultzaren egunean protagonismoa hartu zuen Etxe Arrosan, emakumearen eskubideen alde egindako agerraldiagatik.
  • 1943ko azaroan, beste bi hegazkinlarirekin batera, Uruguairako hegaldia egin zuen, Argentinako Estatuaren ordezkari ofizial gisa.

Bibliografia

  • Vich Ayala, María Ligia. Intrépidas Aviadoras: Susana Ferrari Billinghurst. Editorial Dunken, año 2007.
  • Vitry, Roberto. Mujeres Salteñas: Susana Ferrari Billinghurst. Editorial Hanne, año 2000.
  • The New West Coast Leader v.21. Universidad de Míchigan, año 1943 (Digitalizado 30 Ene 2007).
  • Sosa de Newton, Lily 'Diccionario biográfico de mujeres argentinas Ed. Plus Ultra, Universidad de Virginia, año 1986.
  • Zuolago, Angel María'La victoria de las alas: Historia de la aviación argentina Editorial El Ateneo, año 1948.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!