2000n, konderriko biztanleria 1.419.369 biztanlekoa zen. Bere izena Ingalaterrakoizen bereko konderriagatik jasotzen du, nondik konderriko lehen kolonizatzaileak etorri ziren.
Konderriko hiriburua Riverhead da, gobernu bulego asko Hauppaugen dauden arren, konderriaren mendebaldeko muturrean, bertan konderriko biztanleria gehiena biltzen delarik. Smiththownen, non Konderriko biltzarra dagoen, Yaphanken eta Farmingvillen ere badaude bulegoak.
Suffolk da 1683an New York estatuan sortutako jatorrizko hamabi konderrietako bat. Bere mugak, gaur egun, ia berberak dira, bere mendebaldeko mugakidearekin duen mugalerroan aldaketa txikiekin, jatorrian Queens konderria, eta, 1899tik Nassau konderria.
Edonola ere, konderriaren mendebaldeko zatiaren urbanizazioa dela eta, bere ekialdeko zatia banatu eta horrekin konderri berri bat sortzeko saiakerak egon dira, Peconic konderria izena jasoko zuena.
Geografia
Suffolk konderriak 6.146,39 kilometro koadro ditu. Horietatik 3.784,18 ura dira. Beste 2.362,2 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 242,96 da.
2010eko zentsoan bizi ziren 1.493.350 pertsonetatik 1.314.967 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 246.239 dira. 102.117 beltzak edo afroamerikarrak. 2.906 amerikar natiboak ziren eta 275 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 50.295 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 3.041 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 19.749 pertsonek kokatzen zuten.