Suerte (euskaraz Zortea) 1997ko Ernesto Tellería euskal zinema zuzendariaren thriller filma bat da.
Filma hau Gasteizko Zaramaga auzoan filmatu zen, bertako Teo taberna filmeko Australia metaforikoa izan zelarik.[1]
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1990eko hamarkadako erdialdea, Gasteiz hiriko Zaramaga langile-auzoa. Toni (Daniel Guzmán) gasteiztar mutil gaztearen asmo bakarra bere bizitza hobetzeko dirua nola edo hala lortzea da, ondorioz Ertzaintzako Berasategi komisarioaren (Juanjo Puigcorbé) eskaintza onartuko du, hainbat banku lapurreta txikietan parte hartzea. Hasieran Tonik eskaintzari uko egiten dio, baina lehen lapurreta ongi atera eta ezeren beldurrik izan behar ez dagoela dirudi. Halere zortea bigarrengoz tentatzeko prest agertzen da, batez ere maila eta arrisku handiagoko proiektua baita.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak