StreetComplete aplikazioa OpenStreetMap (OSM) kartografia zerbitzu eta proiektu librean modu erraz batean ekarpenak egiteko tresna[2] bat da.
StreetComplete erabiltzea oso erraza da, umeek ere erabiltzeko pentsatuta dago.
StreetComplete aplikazioak asko errazten du OpenStreetMap proiektuan, OpenStreetMap kartografia zerbitzuan, ekarpenak egitea, euskaraz dago gainera[1].
Nola erabili
Aplikazioa ireki eta OSMeko kontuarekin saioa hasi ondoren, mapa bat erakutsiko zaigu eta mapa horretako elementuetan klikatuz aplikazioak galderak egingo dizkigu.
Adibidez:
Zenbat solairu ditu etxe horrek?
Zein da arrandegi honen ordutegia?
Zein motatako zola du kale honek?
Zein da etxe honen kale zenbakia?
Jolasleku hau irisgarria da publikoari begira?
Zein motatako bidegurutzea da hau? (semaforoak, zebrabidea ala markarik gabekoa?)
Aplikazioak gamifikazio estrategiak ere erabiltzen ditu, hainbat ekarpen edo erronka eginez gero, sari sinbolikoak ematen-eta.
Joko bat balitz bezala, jolastuz informazio oso interesgarria partekatu dezakegu, OpenStreetMapeko erabiltzaile guztientzat eskuragarri, geroago beste zerbitzuetan erabili ahal izango dena. Wikipedian bertan, esate baterako. Adibidez Wheelmap toki irisgarrien mapa edo eraikinak 3 dimentsiotan marrazten dituen OSM Buildings.
Erabiltzeko
StreetComplete instalatzeko Android sistema eragilearekin bakarrik ibil gaitezke, oraingoz. Doan deskargatu daiteke ohiko plataformetatik. [4][5]