Strawberry Hill House Londresen hegomendebaldean kokaturik dagoen jauregi bat da. Richmond upon Thames udalerriko Twickenham auzoan dago.
Historia
Horace Walpole idazleak eraiki zuen 1749tik aurrera, izan ere 1760, 1772 eta 1776an osagaiak gehitzen aritu baitzitzaion. XIX mendeko estilo neogotikoan altxatua dagoen villa bat da izatez[1]. Barnealdean Robert Adamen beheko sua dauka eta kanpoaldeko hainbat zati James Essex-ek diseinatu zituen.
Wlapole hil zenean bere ondorengoen esku gelditu zen jauregia. XIX mendearen hasieran John eta George Waldegrave anaiek familiaren aberastasun ia guztia "Areto Handia" eraikitzeko erabili zuten, 1842an bukatu zituzten lanak. 1923an Twickenhameko St Mary's Unibertsitateak erosi zuen[2].
2013an Ondasun Kulturaaren Europar Batasuneko Saria (European Union Prize for Cultural Heritage) irabazi zuen Strawberry Hill House jauregiak[3].
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak