State of Grace (euskaraz Grazia Egoera, Hego Euskal Herrian Irlandarren Klana izenburuaz ere ezaguna) 1990eko Phil Joanou estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko filma bat da. Bertan, Sean Penn, Ed Harris, Gary Oldman, Robin Wright, John Turturro eta John C. Reilly aktoreek antzeztu zuten.
New York hiriko Hell's Kitchen ("Inpernuko Sukaldea") eremuan girotua dago, 1970eko hamarkadan herrialde osoan ospetsu bilakatu zen The Westies irlandar mafia taldean oinarritua dagoelarik.
Argumentua
New York hiriko Hell's Kitchen eremuko irlandar-estatubatuar mafia talde baten buruzagia den Frankie-k (Ed Harris) Terry Noonan-i (Sean Penn) ongietorria egin dio, azken hau denboraldi batez auzotik nahiz erakundetik kanpo egon ondoren auzora itzuli berria baita. Baina taldeko inork ez dakiena zera da, denboraldi horretan Terry Bostongo polizia bilakatu dela. Terry taldean infiltratu eta irlandarrek italiar mafiarekin akordio batera iritsi aurretik bera bezala irlandarrak diren mafia kideak atzemateko asmoa du.
Aktoreak
Kanpo estekak