Spoiler

Spoiler, bere horretan ingelesetik munduko hainbat hizkuntzatara zabaldu den hitza, (euskaraz: «zapuzten edo hondatzen duena»), telebista, film, liburu eta abarretako programa baten bilbearen zati garrantzitsu baten deskribapena da, norbaitek ikusi aurretik. Sare sozialetan, lagunarteko erregistroan, spoiler hitzaren sinonimo bezala izorraki erabili da euskarazko ordain gisa.[1]

Publikoaren zati batek spoilerrak arbuiatzen dituenez, badago jendea praktika horren alde argudiatzen duena. Jarrera horren atzean dago kultur produktu batek bere bilbeak harrigarritasunetik haratago balio duela dioen ideia. Beraz, sorkuntza bat artistikoki landua eta kalitatezkoa denean, bilbearen argumentu-birak ezagutzeak ez luke eragozpen izan behar obrarekin gozatzeko.[2]

2011n, Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon irakasleak diren Nicholas Christenfeldek eta Jonathan Leavittek esperimentu psikologiko bat egin zuten, spoilerrek fikzio baten gozamena gutxitzen ote duten frogatzeko asmoz. Probarako boluntario bakoitzak ustekabeko amaierekin istorio txiki bat jaso zuen. Proban zehar, boluntario batzuei tramaren zati garrantzitsuak azaldu zitzaizkien, eskatu gabe. Esperimentuaren ondorioa izan zen spoilerrak irakurri zituzten subjektuek gehiago gozatu zutela obraz amaiera aurreratu ez zitzaien subjektuek baino.[3]

Erreferentziak

  1. Euskadi Irratiko Faktorian Xren alternatibetaz. (IZORRAKIA: ez da ondo atera). | teknopata.eus. 2024-11-18 (kontsulta data: 2024-11-18).
  2. (Gaztelaniaz) Samper Seró, Carles. Spoilers, nuestros amigos incomprendidos. .
  3. (Ingelesez) Lehrer, Jonah. (2011-10-11). «Spoilers Don’t Spoil Anything» Wired.

Kanpo estekak


Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.