Soziedad Alkoholika (SA ere deitzen zaio) 1988anGasteizen (Araba) sortutako crossover thrash musika taldea da. Juan (ahotsa), Jimmy (gitarra), Oskar (gitarra), Roberto (bateria) eta Iñaki (baxua) izan ziren taldearen hasierako partaideak. Militarismo, faxismo, arrazakeria edo sexismoa dira euren letretan gogor kritikatzen dituzten gaietako batzuk. Disko kopuru ederra saldu dute Espainia osoan (350.000 baino gehiago) eta 1995ean, Ratas zuzeneko albuma Urrezko Diskoa izatera iritsi zen, hau da, Espainian 50.000 ale bahino gehiago saldu zituen.
SAk behin baino gehiagotan adierazi du ETA babesten ez duela, [3][4] baita AVTk euren kantuen letrak gaizki ulertzen dituela.
AVTren zein beste elkarte batzuen (esate baterako Partido Popularrena) presiopean, taldeak kontzertu andana bertan behera utzi behar izan du. El Corte Ingles merkataguneak SAren diskoak salmentatik at kendu egin ditu. [5].
2008. urtean, Roadrunner ziliguarekin sinatzen dute diska berria ateratzeko, azkenin Mala Sangre deituko zena
2009. urtean, Javi gitarra-jotzaileak taldea uzten du, SAk laukote moduan sesion #2 diska grabatuz bere martxa eta gero. Diska grabatu ostean, Iñigo sartzen da taldean 2. gitarra-jotzaile bezala.