Fagus sylvaticapago arruntaren ahaide hurbila da eta intergradatu egiten dira Balkanetan eta Turkia ipar-mendebaldean. Elkarren artean sortutako hibridoeiFagus × taurica deritze.
Ezaugarriak
Sortaldeko pagoa zuhaitz handia da, 45 m garai eta 2 m enbor-diametro izatera irits daitekeena, nahiz eta ohikoena 25-25 m garai eta 1,5 m enbor-diametro izan.
Hostoaktxandakatuak dira, bakunak eta osoak, edo ertz krenatu txikiarekin, 7–15 cm luze eta 5–9 cm zabal, 7–13 zainekin hostoaren alde bakoitzean (6–7 zain F. sylvatica-n). Ernamuinak luzeak eta lirainak dira, 15–30 mm luze eta 2–3 mm lodi, baina lodiagoak, 4–5 mm arte, lore-ernamuina badute bertan.
Loreak amentu txikiak dira, udaberrian hostoak atera berri agertzen direnak.
Haziak 15-20 mm luze eta 7-10 zabaleko pagotxak dira. Udazkenean heltzen dira, polinizazio ostean 5-6 hilabetera.
Bera habitat naturala mendiko basoak dira, 500–2,100 m altitude artean. Hala ere, beherago ere hedatu da Strandja mendian, Bulgarian, 200–300 metrora iristeraino, bertako mikroklima bereziari esker, non Fagus orientalis−Rhododendron ponticum basoak sortzen dituen.