Somerset House Londres erdialdean dagoen jauregi bat da, Westminster Hirian. Tamesis ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Londresko National Theatreren parean, The Strand kalearen hegoaldean. XVIII. mendean sir William Chambersek eraikia, tudor garaiko jauregi baten gainean. Jatorrian, eraikinean gobernu bulegoak, zientzia elkarteak eta Itsas Bulegoa zeuden.
1604an, tudor estiloko jauregi zaharrean, Londresko Ituna sinatu zuten, Anglo-espainiar Gerra amaitu zuena. Itunaren baldintzak Espainiar Inperioaren aldekoak izan ziren, Ingalaterrako Erresuman katolizismoa berrezartzen ez saiatzeko konpromisoaren truke.
Berriki, 48 milioi liberako inbertsioari esker, Somerset House hainbat museo, jatetxe eta kafetegiren bizileku bihurtu da. Museo ezagunenetako bi Courtauld Institute of Art eta Gilbert Collection of Decorative Arts dira. Gainera Royal Society of Literature elkartearen egoitza da.