Siziliar defentsa, Alapin bariazioa |
---|
| a | b | c | d | e | f | g | h | | 8 | | 8 | 7 | 7 | 6 | 6 | 5 | 5 | 4 | 4 | 3 | 3 | 2 | 2 | 1 | 1 | | a | b | c | d | e | f | g | h | |
|
|
Mugimenduak | e4 c5 c3 |
---|
Honen azpiklasea | Siziliar defentsa |
---|
Honen izena darama | Simon Alapin |
---|
ECO kodea | B22 |
---|
Xakean, Siziliar defentsaren Alapin bariazioa Siziliar defentsari egin dakiokeen erantzunetako bat da, honako mugimenduekin:
- e4 c5
- c3
Simon Alapin errusiar xakelariaren izena darama. Urte luzez, ez zen hartu erantzun on gisa, 2...d5 eginez gero beltzek aurre hartzen zela uste baitzen. gaur egun Alapin bariazioa da Siziliar defentsaren aurrean har daitekeen erantzunik onenetako bat, eta hainbat xake-maisuk erabili dute, besteak beste Evgeni Svexnikov, Eduardas Rozentalis, Sergei Tiviakov, Duško Pavasovič, eta Dražen Sermekek. Viswanathan Anand, Garry Kasparov, Anatoli Karpov, Veselin Topalov eta Vladimir Kramnik munduko txapeldunek erabili dute eta Deep Bluek ere baliatu zuen Kasparoven aurkako 1996ko partidan.
Alapin mugimendua ere 3. txandan erabili daiteke, beltzek mugimendu ez-ohiko bat egiten badute, adibidez 2. Zf3 a6 edo 2. Zf3 Dc7. Izan ere, 3. c3 eginez gero ...a6 edo ...Dc7 ez dira mugimendu bereziki indartsuak.
Kanpo estekak