Tuanku Syed Sirajuddin ibni Almarhum Tuanku Syed Putra Jamalullail (Arau, Perlis, 1943ko maiatzaren 17a) Perlisko 7. raja da 2000tik eta Malaysiako 12. erregea (Yang di-Pertuan Agong) izan zen 2001etik 2000ra. Putra Perliskoaren semea izan zen. 2000ko apirilaren 17an Perlisko raja bezala bere aitaren oinordeko izendatua izan zen. 2001ean Malaysiako errege aukeratu zuten bost urteko aldi baterako.