Sintagma perpausaren oinarrizko osagaia da, barne-egitura duena eta perpausean hainbat funtzio sintaktiko bete ditzakeena[1]. Gramatikaren hierarkian justu esaldiaren behean doa[2].
Adibidez, Kalearen bukaeran dagoen etxea sintagma bat da: izen baten moduan erabil dezakegu. Barnean beste sintagma bat dauka, kalearen bukaeran dagoen, hain zuzen ere: hori, berriz, adjektibo baten moduan erabil dezakegu.
Haren erabilera gramatikalaren arabera, mota askotako sintagmak daude. Hala ere, nagusiak izen-sintagma eta aditz-sintagma dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak