Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Don Lockwood (Gene Kelly) ospearen gailurrera iristea asko kostatu zaion zinema mutuko izar erromantikoa da. Hollywooden arrakasta izan aurretik Cosmo Brown (Donald O'Connor) adiskide minarekin batera gorabehera handiko ibilbidea izan du. Orain itxuraz inozoa dirudien baina asmo ilunak dituen Lina Lamont (Jean Hagen) neska ederrarekin bikote artistikoa osatu du. R.F. Simpson (Millard Mitchell) zinemagileak zuzentzen dituen zinema estudioetako moda-modako bikotea dira. Euren filma bateko estreinaldi baten ondoren, Donek antzerkiko aktore ezezaguna den Kathy Selden (Debbie Reynolds) ezagutuko du, hasiera batean Kathyk zinemaren artea mespretxatuko egingo du eta ondoren festa bateko tarta batetik atera ohi den emakumezko dantzaria dela agerraraziko da.
Don eta Kathy elkar maiteminduko dira. Bien bitartean, zinemagintzan sekulako aldaketa jazo da: soinudun zinema itzelezko arrakasta bereganatzen ari da. Ikuslegoak gero eta soinudun filma gehiago eskatzen ditu, ondorioz Lockwood eta Lamonten azken filma musikal batean "bilakatuarazi" beharra dago, beste munduko ezer ez, Lina Lamontek soinudun zinemarako batere balio ez duen arratoi kaxkar baten ahotsa duela izango ez balitz.