Sinaloako Kartela (gaztelaniaz: Cártel de Sinaloa edo CDS) drogen trafikoko talde kriminala da. Taldeari Guzmán-Loera erakundea edo Pazifikoko Kartela ere deitzen zaio.
Pedro Avilés Pérez izan zen Sinaloako lehen droga trafikatzaile handia. Marihuana eramaten zuen AEBetara1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera. Bigarren belaunaldiko trafikatzaileek (Rafael Caro Quintero, Ernesto Fonseca Carrillo, Miguel Ángel Félix Gallardo) aitortzen zuten Avilesen agindupean ikasi zituztela ikasi beharreko guztiak.