SimplicissimusPatxo Telleriak 2019an sortutako antzezlan musikala da. Munduko bi gerren arteko Berlingo kabaret baten istorioa kontatzen du Alemania naziaren garaian kabareteko hiru komikoen gorabehera askoko bizitza beldurgarri, eder eta mingarriak kontatzen ditu, umorea eta tragedia uztartuz. Hiru komikoak hauek izan ziren: Werner Finck, Fritz Grunbaum eta Kurt Gerron. Azkeneko biak, bere umore kritiko eta ausartaren ondorioz, kontzentrazio-esparruetan gaseztatu zituzten.
Patxo Telleriak bere lanetan ohikoa den umore absurdoa antzezlan honetan adierazpen-askatasunaren aldarri batekin lotzen du. Naziak boterera iritsi zirenean Berlingo kabaret-giroan aritzen zirenak progresistak, ezkertiarrak eta juduak ziren. Horietako gehienek alde egin zuten Hirugarren Reich-etik, baina bakan batzuk bertan geratu ziren. Nazionalsozialismoaren garaiko hiru pertsona errealen bizitzak biltzen ditu gidoiak, gaurko eguneko kezka batzuekin paralelismoa sortuta. Tartean Teatroak absurdora jotzeko duen zaletasuna presente dago, baita umorea kritika politikorako tresna gisa nola erabil daitekeen adibide bat ere.[2]
«
zerbait sartu zen nire bizitzan, lehen ezagutu ez nuena: politika. [...] Txisteak ezkerreko eta eskuinekoen artean banatzen ziren. [...] Beldur ginen. [...] Orduan jakin izan banu gaur dakidana: inor ez zegoela konbentzituta eta korrontearekin bakarrik zihoazela. [...] Batzuk hain ondo kamuflatu ziren, alderdiko buruzagi egin baitziren. [...] Baina bada gaur nazien kontra nengoela dioen jendea. Hemen bertan adierazi nahi nuke: hori kalumnia da. Nik harago pentsatzen dut. [...] Aitortu behar dudana, noski, beste gauza bat da: naziak ziren nire aurka zeudenak