Silikonasiloxanoarenpolimeroa da, silizio- eta oxigeno-atomoak katean txandaka dituena; silizio-atomoari loturik talde organikoak izaten dira, hala nola metilo taldea (CH3).
Silikonak fluidoak, kautxuak, erretxinak edo gantzak izan daitezke molekularen pisuaren eta polimerizazio-mailaren arabera. Polimeroak zuzenekoak edota gurutzatuak izan daitezke.
Ezaugarriak
Ura aldentzen dute bere ingurutik, kimikoki inerteak dira, labaingarriak dira, ez dute usainik ez kolorerik, eta egonkorrak dira goi-tenperaturetan.
Erabilera
Estalki babesle eta isolatzaile elektriko antzera erabiltzen dira, besteak beste; baita gai iragazgaitzak egiteko eta pieza elektrikoak gordetzeko ere (silikona-txipak esaterako).