Sigfrido Koch

Sigfrido Koch

Arg: Usoz
Bizitza
JaiotzaDonostia1936ko otsailaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1992ko apirilaren 27a (56 urte)
Familia
AitaSigfrido Koch Bengoetxea
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta kirolaria

Sigfrido Koch Arruti (Donostia, Gipuzkoa, 1936ko otsailaren 28a - 1992ko apirilaren 27a) argazkilaria eta atleta korrikalaria izan zen.[1]

Biografia

"Koch, Koch eta Koch" (Egunkaria, 1999)[2]

Alemanian jatorria zuen artista- eta kirolari-familia donostiar bateko senitartekoa zen. Bere aita Sigfrido Koch Bengoetxea zen, argazkilaria berau eta Willy Koch pintore eta argazkilariaren semea.[2]

Aitak Donostiako hiribidean zuen argazki dendan ekin zion argazkigintzarekiko harremanari gazte-gaztetatik, ikasketak alde batera utzi gabe batera ekin zion.

Familia-negozioan hasi zen lanean laguntzaile gisa, eta, lanarekin batera, margolaritza- eta marrazketa-ikasketak egin zituen lau urtez Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan, Vicente Cobreros Urangaren zuzendaritzapean. Buztinean modelatzen ere ikasi zuen hiru urtez Lopateguiren zuzendaritzapean.

Atleta korrikalaria

Lasterketa-irabazlea (1959)
Sigfrido Koch Arruti atleta (1959)

Hamasei urte zituela atletismoan hasi zen, Gipuzkoako txapeldun eta errekordun izan zen 80 m-ko hesi-lasterketan. Zenbait urtetan zehar, EAEko txapelduna izan zen 400 metro hesidunetako lasterketetan. Espainiako txapeldun izatera ere heldu zen Riazorren (Coruña). Orduan aukera izan zuen bere garaipen-ibilbidea borobiltzeko, eta olinpiadetan parte hartzeko, baina beste bide batzuk jorratu nahi izan zituen. Garaipenez beteriko kirol jarduera alde batera utzi zuen «irabazi besterik ez zuelako egiten» gerora umore handiz esaten zuen bezala.Aranzadi taldean sartu zen, eta eskalada eta espeleologia ezagutzen hasi. Bestalde paraleloan, 19 urtekin aita eta aitonaren bideari ekingo ziola deliberatu eta argazkigintzari lotu zitzaion erabat.[3]

Argazkilaria

Bartzelonara abiatu zen ikastera, aitak Ballet argazkilari ospetsuarekin ikastera bidali zuen, garai hartan argiztatzeari buruz gehien zekien argazkilarietako batekin. Ondoko urteak Alemanian (Leverdusseko Agfan bi urtez, baita Schmitt und Schitt laborategietan ere), Herbehereetan, Belgikan eta Madrilen (Rasgo Greyko argazkilaria) eman zituen, argazkigintzan. Gero Euskal Herrira itzuli zen 70eko hamarkadan. Bilbotik aritu eta gero Donostian kokatu zen gero, argazkigintzaren eta publizitate-zinemaren munduan lanean.[3]

Sigfrido Koch Arruti

1970. urteaz geroztik erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian eta Espainian. Fotografiaz gain ikus-entzunezko osagaiak ere sartzen hasi zen, esaterako, erakusketa misto hauetan: Euskadiko Kutxan (1977); Euskal Kulturaren Astean, Bilboko Hizkuntza Eskolan (1978); Bilboko Windsor galerian (1978); Argazkigintzaren Euskal Astean, Algortan (1978); Basauriko Kultura Gelan (1978); Donostiako Udaleko Ekitaldi Aretoan (1978); Tolosako Lizardi Kultura Elkartean (1978); Deustuko Euskadiko Kutxan (1978); Parisko La Noria galerian (1980); eta Basauriko Kultura Gelan (1980).[3]

Argazkigintzari buruzko hitzaldiak eman zituen TVEko Tele Norte programan 1980an

1984. urtean Orreaga ikus-entzunezko muntaketa aurkeztu zuen Donostian. Harenak dira, halaber, Gabriel Celayaren poemak edertzeko eginiko ‘Gaviota’(1988), ‘San Sebastian, ciudad abierta’(1989),[4] Museo de San Telmo (1976), Euskalerria Neure Ametsa (1977),[5] Itxaskaria (1979), Misterios de Vizcaya (1981),[6] Gure Sagardoa (1985), ‘Txakolina’ (1985),[7] 'Itxaskaria' (1990)[8] edota 1990. urtean minbizia agertu baino pixkat lehenago plazaraturiko ‘100 años de Rioja Alta’ liburuak.[1][9]

« Mesedez, ez jarri Kochen argazkiok, hain politak direnez poemak estali egiten dizkidatela; jendeak poemak alde batera utzi eta argazkietan erreparatuko baitu soilik »

Gabriel Celaya poeta (txantxetan eta irribarretsu)[1]

Omenaldiak

Erreferentziak

  1. a b c d Oiz, Joxan. «Sigfrido Koch hil egin da.» Berria.eus (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  2. a b c Sarasketa, Ane. (1999-11-25). «Koch, Koch eta Koch» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  3. a b c d Aranzasti García, María José; Arozamena Ayala, Ainhoa.. «Koch Arruti, Sigfrido - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  4. Celaya, Gabriel. (1989). San Sebastián, ciudad abierta. Ayuntamiento de San Sebastián ISBN 8450583101. PMC 1244852002. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  5. Koch Arruti, Sigfrido. (1977). Euskalerria neure ametsa = mi sueño. Producciones Koch ISBN 84-400-4017-2. PMC 432400203. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  6. Castellano, Rafael. (1981). Misterio de Vizcaya. Internacional Book Creation ISBN 84-7113-148-X. PMC 733436613. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  7. Txakolina. ([Spanish ed.]. argitaraldia) C.A.P [1985?] ISBN 84-7580-218-4. PMC 30266083. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  8. Itxaskaria : los euskaros y el mar. Petronor [1978?] ISBN 84-300-0368-1. PMC 30266065. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  9. Koch Arruti, Sigfrido. (1990). Cien años de Rioja Alta : 1890-1990. Rioja Alta ISBN 84-404-7028-2. PMC 850602383. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  10. Aramendi, Leire; Otegi, Imanol. (2002-12-18). «Sigfrido Koch argazkilariari buruzko Modulu Interaktiboa dago ikusgai Koldo Mitxelenan.» Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
Sigfrido Koch

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!