Shiv Sena (maratheraz, Shivaren Armada) Indiako alderdi politiko eskuindar, erregionalista eta ultranazionalista da, eta Bal Thackeray karikaturistak sortu zuen 1966an. Eknath Shinde, alderdiko burua da eta Maharashtrako ministro nagusia izatera iritsi da.
Historia eta ideologia
Hasieran, Bombayko (gaur egungo Mumbai) mugimendu natibistetatik abiatuta, Indiako beste leku batzuetako migratzaileen gainetik, metropoli horretan Maharashtrako marathi hinduei lehentasunezko tratua ematearen alde egin zuen alderdiak.[1]
Alderdiaren oinarri nagusiak Maharashtran jarraitzen badu ere, India osora zabaltzen saiatu da. 1970eko hamarkadan, pixkanaka, ideologia marathi bat aldeztetik agenda nazionalista hinduagoa aldeztera igaro zen, eta Bharatiya Janata Alderdiarekin bat egin zuen.[2] Maharashtran marathi eta kunbi komunitateetan izan du ezarpena batik bat historikoki.
"Extremista", "xovinista" eta "alderdi faxista" deitu izan zaio[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak