Shame (euskaraz Lotsa) 2011ko Steve McQueen ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Michael Fassbender, Carey Mulligan, James Badge Dale eta Nicole Beharie aktoreek antzeztu zuten.
2011ko irailaren 4an Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Brandon Sullivan (Michael Fassbender) New Yorken bizi eta lan egiten duen irlandar jatorriko 30 urtetako estatubatuar gizasemea da. Brandonek sexu-zalekeria du, uneoro sexu harremanen bila dabil: ordenagailuan pornografia ikusi, emagalduak kontratatu, tabernetan nahiz metroan larrua jotzeko emakumeekin elkartu, eta, azkenean, sexu zalekeria areagotzearekin batera, homosexualen topagune batean ere sartuko da. Halako batean, bere arreba (Carey Mulligan) agertuko zaio etxean; bikotekideekin harreman gatazkatsuak izan ohi dituen oreka gutxiko neska gaztea da, eta, beste behin ere, anaia nagusiarengana joan da, laguntza eta egun batzuetarako bizileku bila. Brandonek guztiarekin apurtzea erabakiko du, arreba bere sexu zalekeriaz ohartzean: etxean gordea duen pornografia guztia zaborrontzira bota eta bere lankide den Mariannekin (Nicole Beharie) harreman serio bat izaten saiatuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak