203an eraiki zen, Septimio Severo enperadorea eta bere seme Karakala eta Getaren Partiarren aurkako garaipenak loriatzeko. Haitzurdinez eginiko eraikin bat da, arku nagusi bat du erdian, eta, honen alboan, beste bi txikiago daude. Fatxadak, modu aberatsean apainduta daude zutabe eta baxuerliebeekin. Fatxada bakoitzaren teilatupearen azpian, eskaintza luze bat dago grabatua. Jatorrian, hutsuneetan grabatutako hizkiek, gaur egun desagertuta dauden brontzezko hizkiak zituzten.
Antzina, arkua, enperadoreak eta bere bi semeek gidatutako brontzezko kuadriga batek koroatzen zuen. Eskailera batek, goiko plataformara igotzea ahalbidetzen du.
Imp(eratori) Caes(ari) Lucio Septimio M(arci) fil(io) Seuero Pio Pertinaci Aug(usto) patri patriae Parthico Arabico et | Parthico Adiabenico pontific(i) maximo tribunic(ia) potest(ate) XI imp(eratori) XI, co(n)s(uli) III proco(n)s(uli) et | imp(eratori) Caes(ari) M(arco) Aurelio L(ucii) fil(io) Antonino Aug(usto) Pio Felici tribunic(ia) potest(ate) VI co(n)s(uli) proco(n)s(uli) [ p(atri) p(atriae) | optimis fortissimisque principibus ] | ob rem publicam restitutam imperiumque populi Romani propagatum | insignibus uirtutibus eorum domi forisque S(enatus) P(opulus)Q(ue) R(omanus).