Artikulu hau hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».
Schengengo HitzarmenaEuropar Batasunaren (EB) eraikuntzaren pausorik garrantzitsuenetarikoa dugu. Hitzarmen honek bi helburu garrantzitsu ditu: pertsonen joan-etorrirako balizko trabak (Hitzarmeneko herrialdeen arteko aduanak ezabatzea), batetik eta estatu kideen arteko segurtasun eta barne politika koordinatzea, bestetik, bereziki kanpo mugetan baldintza berberak ezarriz. Honen arabera beraz, teoriaz behintzat, "Schengen espazioa" osatzen duten herrialdeen arteko mugako kontrolak kendu dira; kontrolak espazio horren kanpoko mugetan baino ez dira egingo, eta prozedura bera erabiliko da herrialde guztietan.
Beranduago Italia, Espainia, Grezia eta Portugal gehitu ziren Hitzarmenera. Beraz, herrialde hauen arteko mugarik ez dago eta batetik bestera igarotzeko, NANarekin nahikoa da.
2008ean, Suitza gehitu zen, nahiz eta ez izan Europar Batasuneko estatua eta 2011nLiechtenstein batu zen zirkulazio askeko eremura.
Batasuneko bi estatuek, Erresuma Batua eta Irlanda, Schengendik kanpo egotea erabaki zuten. Bestalde, Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre ez dituzte baldintza guztiak betetzen, eta beraz, oraingoz ez dira Hitzarmeneko herrialdeak.